Berriak

Dinamizazio ekonomikoa diru-laguntza deialdia. 2017. urtea

2017/03/31

Dinamizazio ekonomikoa diru-laguntza deialdia.  2017. urtea

 

 

Getxoko Udalak, udalerriko enpresen, enpresa-elkarteen, adituen nahiz administrazioaren elkarteen eta federazioen artean lankidetza sustatu eta bultzatzeko, laguntza hauek abian jarriditu eta sustapen nahiz dinamizazio ekonomikoaren jarduerak abiarazten laguntzea dute helburu, ekonomikoki.

  

Diru-laguntzaren lerroak honexek dira

1. lerroa: Getxoko merkatarien edo/eta ostalarien elkarteei eta merkatarien edo/eta ostalarien elkarteak multzokatzen dituzten Bizkaiko lurraldeko federazio eta beste erakunde batzuei bideratuta dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

 2. lerroa: Udalak bultzatu nahi dituen eremu estrategikoetan aditu eta enpresen elkarteei bideratuta, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

 3. lerroa: nortasun juridikorik ez duten elkarteei bideratuak, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

 4. lerroa: nortasun juridikorik gabeko enpresa eta elkarteei bideratuta, jarduera turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak.

  

Eskatu ahalizango dutenak,

a) Getxoko udalerriko merkatarien eta ostalarien elkarteak, baldintzak betetzen badituzte.

b) Bizkaiko lurraldeko adituen elkarteak, enpresa-elkarteak eta federazioak nahiz beste erakunde batzuk, elkarteak multzokatzen badituzte, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan erregistratuak badaude eta betiere jarduerak Getxoko udalerrian gauzatzen badituzte.

c) Nortasun juridikorik gabeko elkarteak.

d) Turismo arloko enpresak

  

Eskaerak, oinarriberezietan adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, honako edozein udal-bulegotan aurkeztu ahalizango dira:

  • Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoa. Foruen kalea, 1. 944660066 telefonoa.
  • Andra Mariko Herritarren Arreta Bulegoa. Benturillena, 17. 944660166 telefonoa
  • Romo-Areetako Herritarren Arreta Bulegoa. Las Mercedes kalea, 13. 944660266 telefonoa.
  • Algortako Herritarren Arreta Bulegoa. Torrene kalea, 3. Algorta. 944660366 telefonoa.

Ordutegiak kontsultatzeko: http://www.getxo.eus

Modu berean, 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4. artikuluan aurrezikusitako edozein tokitan aurkez daiteke.

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea emango da, oinarribereziak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren unetik zenbatzen hasita, alegia, 2017ko apirilaren 19tik maiatzaren 18ra.

   

Edozein kontsulta Sustapen Ekonomikoaren telefono-zenbakian (944 660 140) edo e-postaz (getxolan@getxo.eus) formulatu ahalizango da.

 

Fitxa laburpena

Oinarri arautzaileak (B.A.O.2017/73, apirilaren 18koa)

BDNSko deialdiaren laburpena

Eskaera eredua. 1. lerroa

Eskaera eredua. 2. lerroa

Eskaera eredua. 3 eta 4. lerroak (Nortasun juridikoa ez duten elkarteak)

Eskaera eredua. 4. lerroa (Turismo-enpresak)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +