Ekintzaileak

Euskadi EmprendeEnpresa bat sortzea satisfazio handiak ekarri ahal dituen lan aukera bat da. Baina negozioak arrakasta aukera gehiago izateko, beharrezkoa da, martxan jarri baino lehen, ikerketa sakon bat egitea. Hau dela eta, zure enpresa propioa sortzean pentsatzen ari bazara, GETXOLANen, aholkularitza zerbitzu oso bat eskaintzen dizugu, ideiaren analisitik, negozioa martxan jarri arte. 

 

Enpresa ideiaren ikerketa

AnálisisIdeia bat badaukazu, Getxolan-en enpresa proiektu batean bihurtzen laguntzen dizugu. Horretarako, eta espezializatutako tutore baten laguntzarekin, lehenengo pausoetatik laguntzen zaitugu, negozio propioa izatean dakarrena jakin dezazun; ideia zehaztu dezazun; eta zure Enpresa Planaren garapena hasi dezazun, garatu nahi duzun negozioaren alde ezberdinak paper baten idaztea baino ez dena.

Enpresa planaren garapena

Negozioa martxan jartzeak, hainbat alde aurretik ikertzea eskatzen du, aurrerago Enpresa Planean jarriko direnak:

  • Eskaini beharreko produktuak zehaztea.
  • Merkatu ikerketa: bezeroak, konpetentzia…
  • Nola emango dituzun ezagutzera zure produktu edo zerbitzuak.
  • Nola ekoiztuko dituzun zure produktuak edo eskainiko zure zerbitzuak.
  • Beharko dituzun baliabide materialak (lokala, altzariak, ekipamendua, etab).
  • Zenbat pertsona beharko dituzun zure negozioa errealitate bihurtzeko eta zelako harremana izango duzun pertsona horiekin (Kolaboratzaileak? Bazkideak? Kontratatutako langileak?).
  • Nola egin dezakeen teknologiak errealitate zure negozioa.
  • Zein forma juridiko hartuko duzun.
  • Zer betebehar izango dituen zure enpresak (fiskalak, normatiboak, sektorialak…).
  • Errentagarria izango al da nire negozioa?.

Enpresa sortze tutore batek zure enpresa proiektuaren ikerketan eta zure lanaren plangintzan lagunduko zaitu.

Era berean, ekintzaileentzako antolatzen ditugun hainbat heziketa ekintzetan parte hartu dezakezu. Horietan, zure negozio plana eratzeko beharrezko ezagutzak hartu ahal izango dituzu, baina, batez ere, zure enpresaren gestiorako, behin hau sortuta.

 

Enpresa martxan jartzea

Behin zure enpresa ideia aztertuta zure enpresa sortzea erabakitzen baduzu, hau martxan jartzen lagundu ahal dizugu, bereziki, Administrazio ezberdinek eskaintzen dituzten laguntzen eta hauek eskuratzeko baldintzen inguruan, baita ekintzaileentzako finantzazio preferenteari buruz ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +