Berriak

Wave on Wave (WoW)

2018/11/23

Getxok ur-kirolak sustatzeko programaren itxiera hartu du, zeinetan gure udalerriak parte hartu baitu Europako beste lau hirirekin batera

Uretako kirolak sustatzeko Wave on Wave (WoW) Europako programari amaiera eman zaio gaur goizean Romo Kultur Etxean; bertan, Getxo, Pesaro (Italia), Nancy (Frantzia), Varna (Bulgaria) eta Adel (Eslovakia) herriek hartu dute parte. Ekimena EBek finantzatzen du Erasmus+Sport programaren barnean, eta ekimenari esker, elkarrekin lan egin ahal izan dute uretako kirolen sustapenean eta kirolari gazteen prestakuntza integralean. Horretarako, programak iraun duen ia bi urteko denboraldian, hainbat campus eta topaketa tekniko antolatu dituzte, eta horietan esperientzia ezberdinak partekatzeaz gain, itsasoarekin zerikusia duten kirolak gehiago ezagutaraztea lortzeko erronkak ere jaso dituzte.

Getxoko alkateak, Imanol Landak, eskerrak eman dizkie erakunde guztiei burutu duten lanarengatik, eta herri honek duen europar bokazioa eta irekia gogora ekarri ditu. “2014. urtean, Getxok Kirolaren Europako Hiri Onenaren saria eskuratu zuen, eta horri esker, kirol-arloan jorratzen ditugun politikak ezagutzera eman ahal izan genituen maila kontinentalean, eta jarduera fisikoa eginaz herritarren bizi-kalitatea hobetu nahi duten hirien sarean parte hartu genuen. Gaur Getxon egindako topaketa honek ederki erakusten du ikuspegi hori eta Europako eskualde askok norabide horretan lan egiteko duten konpromisoa”. Era berean, Landak ondorengoa gogoratu du: “Itsasoak aukera eskaintzen du jarduera fisikoa, aisia osasungarria, turismoa eta sustapen ekonomikoa sustatzeko. Historikoki, jakin badakigu itsasotik hurbil egoteak oparotasuna errazten duela; beraz, garrantzitsua da arlo administratiboekin nahiz elkarte-ehunarekin, herritarrekin eta sektore enpresarial eta profesionalarekin batera lan egitea”.

Getxoren kasuan, bertoko Udalaz gain, ikastetxeek, itsasoarekin loturiko erakundeek eta hainbat klubek hartu dute parte; tartean, Pakea Bela Eskola, Orza, Real Club Marítimo del Abra, Raspas eta Getxo Arraun, Getxo Kayaka eta Getxo Dive eta Divertek urpekaritzakoak. Eragile horiek guztiek zerbitzuen eskaintzaren profesionalizatzea eta segurtasun-alderdien hobekuntza lantzen hasi dira. Modu horretan, goizeko ekitaldian, herri bakoitzak memorando bat sinatu du dagokion konpromisoekin, eta Getxok bere gain hartu ditu ondorengoak: elkarte bat sortzea komunitate nautikoa sustatzeko kirol aldetik nahiz kalitatezko zerbitzu profesionalak eta enpresarialak eskaintzeko; zentro bat sortzea, egoitza moduan erabiltze aldera itsaso-ingurunean aisia aktiboa sustatzeko neurriak bultzatzearren; kirol horiek udalerriko ikastetxeetara eramatea; eta, azkenik, itsasoan segurtasuna areagotzen laguntzeko neurriak ezartzea.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +