Berriak

Santander Triatlón Series

2018/10/10

1.000 lagun baino gehiagok parte hartuko du Santander Triatlón Series-en

Igande honetan, hilak 14, egingo da, eta Ereagako hondartzatik irtengo da

Ereagako hondartzan eta Arriluzeko pasealekuan Santander Triatlón Series-en lasterketa berria egingo da igande honetan, urriaren 14an, 08:30etik aurrera. Herri-lasterketa da eta 1.000 lagun baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusten da. Hiru modalitatetan lehiatuko dira: triatloi olinpikoa (1.500 m igeri eginez, 39 km bizikletan eta 10 km korrika eginez); sprint (750 m. igeri eginez, 19,4 km bizikletan eta 5 km korrika eginez); eta supersprint (350 m igeri eginez, 9,7 km bizikletan eta 2,5 km korrika eginez).   
Igeriketa-zirkuitua Ereagako hondartzan egongo da kokatuta. Ondoren, txirrindularitzako proba Arriluze eta Erandio lotuko dituen zirkuituan garatuko da, eta, azkenik, oinezko lasterketa Kirol Portuko sarreraren eta Txurrukako kaiaren artean.
Getxoko lehiaketa Santander Triatlón Series zirkuituaren azken-aurrekoa da, hilaren 20an amaituko baita Madrilen. Denboraldian zehar, antzeko probak egin dira Valentzian, Malagan, Gijónen, Tarragonan, Mallorcan, Gaván eta Sevillan.

Trafikoan eragina izango du

Igandean, 08:00etatik 13:00etara bitartean, ibilgailuen zirkulazioa itxiko da Ereagako hondartzara doan errepidean, Arriluzen, eta bi errei jarriko dira Ereagako Jaitsiera kalean. Zugatzarte etorbidean, 08:30etik 11:30era, soilik Algortarako norabideko erreia erabili ahal izango da lehiaketako zonatik irten ahal izateko Avanzadako errepidetik barrena. Horrez gain, Zugatzarte etorbidearen, Eduardo Costeren eta Areetako kaiko pasealekuaren arteko eremuan aparkatutako ibilgailu guztiak ezingo dira mugitu 08:30etik 11:30era. Hori dela-eta, denbora horretan Ereagara hurbildu nahi dutenei, garraio publikoa erabiltzea edo oinez gerturatzea gomendatzen zaie.   

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +