Berriak

Fadurako igerilekuetan

2018/06/12

Udako denboraldia hasiko da Fadurako igerilekuetan

kanpoko igerileku

Datorren ostiraletik, hilaren 15etik, irailaren 16ra bitartean, Fadurako kanpoko igerilekuek beren ohiko ordutegia udakoagatik aldatuko dute. Hala, igerileku olinpikoa astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da 7:30etik 21:30era (asteburuetan, 8:30ean irekiko da); eta gainerako espazioak —berdeguneak eta haurrentzako igerilekuak—, berriz, 10:00etatik 21:30era irekiko dira. Igerilekuen erabiltzaileentzat kafetegia irekita izango da astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 20:00etara (asteburuetan eta jai-egunetan, 11:00etatik 20:30era).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +