Berriak

GetxoAktibatu! seigarren edizioa

2018/05/02

GetxoAktibatu! seigarren edizioa kale komertzialetan izango dugu, kirol, kultura eta aisia osasungarriaren arloko doako jarduerekin

Datorren maiatzaren 5ean, larunbatean, 11:30etik 13:30era, Satistegi plazan, hasiera emango zaio GetxoAktibatu! ekitaldiaren seigarren denboraldiari dantza eskolekin. Getxo Kirolak-ek antolatutako jarduera horri esker, abian izango da kirol, kultura eta aisia osasungarriaren arloan antolatutako jardueren programa, udalerriko merkatariek, profesionalek eta ostalaritza-establezimenduek bultzatuta, honako hauen lankidetzarekin: Getxolan-Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Zerbitzuak, Kultura Gela,Getxo Kirolaketa udalerriko kirol-klubak. Era horretan, hurrengo hilabeteetan, herritarrek aukera izango dute formatu oso ezberdineko doako proposamenez gozatzeko (hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, klaseak, e.a.).

Jarduera-egutegiaren barnean, maiatzean zehar reiki eta frantsesez hitz egiteko tailerrak eta bidaiei buruzko hitzaldiak izango dira, besteak beste. Ekimen hauen bitartez bi helburu lortu nahi dira: batetik, jarduera sortzea eta bertako saltokiak ezagutzera ematea; eta, bestetik, hirigunean kirol eta kultur arloko jarduerak egitea bultzatzea eta herritarrei beren talentua eta zaletasunak partekatzeko aukera ematea. 

Programa irekia eta doakoa denez, eta orain hasiko den denboraldiari begira, parte hartzeko gonbita luzatu nahi diegu merkatariei, profesionalei eta ostalaritzakoei nahiz elkarte-ehunari eta herritarrei. Informazio gehiago lortzeko edo lankidetza-proposamenetarako: www.getxoaktibatu.com   edo       

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +