Berriak

Getxo Kirolak-ek

2018/03/21

Getxo Kirolakek 27.000 harpidedun inguru izaten jarraitzen du

fadura

Getxo Kirolak-ek 26.817 harpidetu zituen iazko ekitaldiaren amaieran, Hau da, 2016an baino 286 pertsona gutxiago (haietatik 217 ez zeuden udalerrian erroldatuta). Hala ere, getxotarren % 31k udaleko kirol-zerbitzuetako harpidedun-txartela dute. Portzentaje horrek inguruko herri nagusietako harpidedunen ratioaren gainetik kokatzen du udalerria.

Kiroletako zinegotzi Álvaro Gonzálezek azaldu duenez, “gure kiroldegietako okupazio-indizeak oso altua izaten jarraitzen du; horregatik hobetu behar ditugu Gobela ibaiko obren eragina jasan zuten espazioak, handitzen jarraitu ahal izateko, bai eskaintzan, bai harpidedun eta erabiltzaile kopuruetan ere. Hori dela eta, gogora ekarri behar da zeinen garrantzitsua izango den Thinking Fadura partaidetza-prozesua. Apirilaren erdialdera hasiko da, eta, haren bidez, herritarrekin batera diseinatu nahi dugun Fadurako kirol-parke publiko berriko ekipamenduak hobetu ahal izango ditugu”.

Neguko eta udako kanpainetan, guztira 7.820 pertsonak parte hartu zuten kirol-ikastaroetan, edo Fadurako eta Gobelako kiroldegietako fitness eta muskulazioko gimnasioak erabili zituzten. Instalazioak alokatzeari dagokionez, lehen tokian padel-pistak daude (10.000 ordu urtean); bigarrenean, tenis-pistak (6.100 ordu urtean); eta, hirugarrenean, frontoiak (2.250 ordu urtean). Fadurako, Gobelako eta Andra Mariko udal kiroldegietan, gainera, elkarteek antolatutako 3.285 txapelketa egin ziren.

Bai udal instalazioetan bai herriko beste toki batzuetan antolatutako kirol-ekitaldiei dagokienez, guztira 808 izan ziren Getxon. Haietan, 57.300 kirolari inguruk hartu zuten parte, eta 225.500 ikusle izan ziren. Halaber, Getxo Kirolak-en urteko memoriaren arabera, Lehen Hezkuntzako 2.200 ikaslek hartu zuten parte eskola-kiroleko askotariko jardueretan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +