Berriak

Getxo Kirolakek Raspas Arraun

2018/03/09

Getxo Kirolakek Raspas Arraun zoriondu du, bere azken kirol garaipenengatik

arraunlariak eta zinegotzia

Kirol zinegotzia eta Getxo Kirolak udal erakundeko lehendakari den Álvaro Gonzálezek Raspas del Embarcadero A.E. taldeko ordezkaritza bat hartu zuen atzo arratsaldean Faduran, taldeak lortu dituen azken kirol garaipenengatik zoriontzeko. Areetako elkartearen ordezkaritzaren buru bere presidente berria izan zen, Mikel Barturen, eta berarekin batera izan ziren zuzendaritza batzordeko kide batzuk eta hiru arraunlari, klubaren azken kirol garaipenen protagonistak: Virginia Díaz, Marcos Morales eta Jorge Pineda, eta azken horren senitarteko batzuk.

Álvaro Gonzálezek ongi etorria egin zien lehendabiziz, eta ondoren esan zuen ohore bat zela berarentzat Raspaseko arraunlariak hartzea, azken asteotan kirol emaitza bikainak lortu baitituzte. “Jakin badakigu goi mailako kirolean domina eta garaipenak neke askoren eta ondo egindako lanaren emaitza direla. Hartara, zuon kirol lorpenak gauzak oso ondo egiten ari zaretelako proba nabaria dira. Badakigu, baina, zuon konpromisoa eta zuon lanari lotutako kirol proiektuan funtsezkoak direla inklusioa, harrobia hazteko lana, kirol egokitua eta emakumezkoen kirolaren sustapena. Horregatik guztiagatik, Zorionak eta eskerrik asko!”, esan zuen berbaldia amaitzeko udaleko kirolaren arduradun nagusiak. Raspas Arrauneko lehendakariak,

Mikel Barturenek, Udalari eta Getxo Kirolakeki eskertu zien klubari emandako laguntza, “laguntza hori gabe ezin baikenuke gure eguneroko lana normaltasunez aurrera atera, harrobiko kirola zein arraunaren kirola sustatzeko, zalantzarik gabe Getxon errotua dagoen kirola. Lan eta esfortzu horri esker, eta bereziki gure arraunlarien ardurari eta buru-belarri aritzeari esker, esate baterako, Euskadiko punta-puntako taldea gara, aulki mugikorreko modalitateari dagokionez”, aipatu zuen Barturenek.

Lortutako azken domina eta garaikurrak erakutsi ondoren, klubeko kirolari eta ordezkariek zinegotziarekin mintzatu ziren giro lasai batean; Areetako taldearen hurrengo helburuen eta bere egungo egoeraren berri eman zioten.

Raspasen azken garaipenak

Honako hau da Raspas A.E.-ren arraunlariek 2018an lortutako azken garaipenak:

- Marcos Morales, Txapeldun 500 m-ko proban, txapeldunorde 2.000 m-ko distantzia olinpikoan, biak 40-49 urte arteko kategorian, eta txapeldun Open mistoan, 2.000 m-koan, Virginiako (AEB) Munduko indoor arrauneko Munduko Txapelketan. Urrezko domina eta txapeldunaren mailua Bostongo (AEB) C.R.A.S.H.-B nazioarteko indoor arrauneko (ergometroa) Txapelketan, 40-49 urteko kategorian.

- Jorge Pineda, txapeldunorde Virginiako (AEB) Munduko indoor arrauneko Munduko Txapelketan, PR2 kategorian (ergometro egokituan).

- Virginia Díaz urrezko domina eta Yanka Vieira brontzezkoa, 1X maila absolutuan, arraun olinpikoko VIII. Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketan, Castrelo do Miñon (Ourense).

- Virginia Díaz urrezko domina eta Yanka Vieira zilarrezkoa, XVII. Ergometro Txapelketan, Ribadavian (Ourense).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +