Berriak

Gobelako kiroldegiko

2018/01/22

Gobelako kiroldegiko erabilera anitzeko kantxan parketaren antzeko zoru berria jarri dute

Getxo Kirolak-ek Gobela kiroldegiko erabilera anitzeko kantxaren zorua berritu du. 2005. urtean, ekipamendua sintasolarekin inauguratu zuten, eta horren ordez parketaren antzeko zorua jarri dute kantxan. Zurezko lurzoru berriak kirola praktikatzea errazteaz gain, hobekuntza ekarri du Getxo Kirolaken erabiltzaileentzat nahiz kantxa horretan entrenatzen eta lehiatzen diren klubentzat, 1.400 metro koadrotik gorako azaleran. Lanak abenduaren bigarren hamabostaldian egin ziren, instalazioa erabiltzen duten taldeen jarduna ahalik eta gutxien eragozteko, eta obraren kostua 113.000 €-koa izan da.

Kirol zinegotzia den Álvaro Gonzálezek ondorengoa adierazi du: “Gobelako kiroldegiko kantxako jatorrizko materialaren balio-bizitza amaitu da, eta egoera hori aprobetxatu dugu Fadurakoarekin parekatzeko. Beste abantaila batzuen artean, lesioak izateko arriskua murrizten du tronadurak, eta Gobelan batik bat entrenatzen diren kirolak (eskubaloia, saskibaloia, areto futbola eta kirol egokituko hainbat modalitate) praktikatzeko gehien gomendatutako zoladura-mota da”.

Inbertsio horrez gainera, Getxo Kirolak Arriluzeko Gurutze Gorriaren eraikineko aldagelak ere eraikitzen ari da; bertan entrenatzen da Getxo Kayaka piraguismo kluba. Obra azken fasean aurkitzen da, eta 140.000 €-ko kostua du. Horri esker, klubak aldagela eta zerbitzu berriak izango ditu, gizon zein emakumezkoentzat. Hobekuntza estrategikoa da modalitate eta klubarentzat, oinarrizko ekipamendu horiek izatearekin piraguismoaren praktika sustatu eta oinarrizko kirolaren eskola handitu ahal izango baitira. Arriluzeko lokalen hobekuntza gehitu behar zaie piraguen biltegia egokitzeko iaz Portuko Agintaritzak burututako lanei, Getxo Kirolak-ekin sinaturiko akordioari esker.

Kirol-ekipamenduetako inbertsioen eta hobekuntzen zikloari jarraipena emango zaio Faduran, laster irekiko den Thinking Fadura parte-hartze prozesuarekin kiroldegian dauden premiak detektatu ondoren.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +