Berriak

3D inprimaketa tailerrak

2018/01/15

3D inprimaketa tailerrak Kirola eta Ongizatearen eremuan

cartel

Getxolan-Udaleko Ekonomia Sustapenerako arloak eta Getxo Kirolak-ek, 3DLAN.org elkartearekin lankidetzan, hainbat jardueraz osatutako egitaraua prestatu dute Kirolaren eta Ongizatearen eremuko beharrizanak identifikatzeko, konponbideak diseinatzeko eta 3Dn inprimatzeko.

Jardunaldietan parte hartuz, helburua izango da 3D inprimatze teknologiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematea, eta lankidetza sareak sortzea kluben, enpresen, pertsonen eta diseinugile/ makerren artean. Horrela identifikatuko dira beharrizanak, negozioak sortzeko aukerarekin, Getxok gizarte eta ongizate alorretako berrikuntza-espazio irekia izaten jarraitzeko apustua eginez.

Metodologia

Egitasmo hau faseka burutuko da, urtarriletik apirilera, astero egingo diren tailerren bitartez, ideiak asmatzeko, diseinatzeko eta fabrikazioko etapak modu irekian lantzeko parte hartzen duten pertsonen arteko elkarlanarekin.

Programatutako tailerrak honako hauei zuzenduta daude: kirol materiala eta ekipamendua fabrikatzen eta banatzen duten enpresak, kirol klubak, kirola modu pertsonal edo amateurrean egiten duten pertsonak, egokitze-premiak dauzkaten pertsonak, eta diseinugile / makerrak.

Alor tematiko hauek landuko dira: taldeko kirolak (errugbia, futbola, saskibaloia...), uretako kirolak (bela, igeriketa, surfa...), banako kirola (runninga, tenisa, fitnessa, skatea...) eta bizitza egokitua (ezintasunak, adineko pertsonak...).

Informazio gehiago eta izen-ematea:  www.3dlan.org/getxo-lanlab

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +