Berriak

Udal kirol zerbitzuetan

2017/10/24

Udal kirol zerbitzuetan pertsona abonatu transexualekin jarduteko orientazioak

Getxoko Udalak transexualak diren pertsona abonatuekin udal kirol-zerbitzuetan jarduteko orientabideak ematen dituen ebazpena du, talde horrek kirola egiteari utzi ez diezaion eta horren eskubideak bermatze aldera eta diskriminazio ekintzak ekiditeko. Maiatzean onartutako ebazpen horrek orientazioak errazten ditu eta kirol-komunitateari eta Getxo Kirolakeko langileei zuzendutako sentsibilizazio, aholkularitza eta prestakuntza arloko jarduerak ez ezik, transfobia edo bazterketa egoerak saihesteko eta horietan esku hartzeko balio dutenak ere proposatzen ditu. 

Orientazioek hurrengoekin egiten dute bat: inklusio, berdintasun, justizia sozial eta diskriminazio-eza, prebentzio eta pertsonalitatearen eta pribatutasunaren onarpen printzipioekin, arreta bereziarekin adingabekoentzat, horiek bereziki ahulak direlako gizarte-bazterketako egoeren aurrean, eta kirolari dagokionean, kirolari egiteari utzi diezaiokete.   

Pertsona abonatu eta erabiltzaile transexualekin jarduteko orientabideen arabera, Getxo Kirolakeko zuzendaritzak egoerak aztertuko ditu, erabiltzailearen identitate sexuala eta jaiotzean emandako sexua ez datozela bat jakin ondoren. Kirol eta antolakuntza arloko premiak identifikatuko dituzte jardueren proposamena egiteko; intimitate-eskubidea bermatuko da, eta, adingabeen kasuan, komenigarritzat jotzen bada, Getxo Kirolaken erreferentziazko pertsona bat izendatuko zaio, harengana zuzentzeko ustekabekoren bat gertatuz gero. Era berean, aukeratutako izena erabiltzeko eskubidea errespetatuko da, eta dokumentazio administratiboa egokituko da. 

Beraz, pertsonak bere genero-identitatearen arabera Getxo Kirolaken hautaturiko instalazioak erabiltzea bermatuko da, komunak eta aldagelak barne.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +