Berriak

Multikirolak-en denboraldi berrian

2017/10/19

Multikirolak-en denboraldi berrian 24 kirol-modalitate ezagutuko dituzte Getxoko eskola-umeek

Larunbat honetan, urriak 21, Multikirolak-en denboraldi berriari emango zaio hasiera Gobelan areto-futboleko partidu batekin. Multikirolak Getxo Kirolak-ek udalerriko beste klub eta ikastetxe batzuekin elkarlanean antolatutako eskola-kiroleko programa da; iaz, 1.200 ikaslek hartu zuten parte.

Denboraldi berri honetan, Lehen Hezkuntzako etapa barne hartzen duen eskola-elkarteak 24 kirol-modalitate ezagutu ahal izango ditu. Berrikuntza gisa, aurten, badminton egiteko aukera eskainiko den lehenengo urtea izango da. Horrez gainera, egutegiak, besteak beste, honako kirol hauek ere barne izango ditu: bela, arrauna, dantza modernoa, paddle surfa, patinajea, arku-tiroa, piraguismoa, waterpoloa eta surfa.   

Iazko ikasturtean bezala, denboraldi honetan ere, Lehen Hezkuntzako ikasketak herriko nahiz handik kanpoko ikastetxeetan egiten ari diren Getxoko neska-mutiko guztiek hartu ahal izango dute parte eskola-kiroleko jardueretan. Halaber, ez da beharrezkoa izango Multikirolak-eko programa osoan izena ematea, asteburutan antolatzen diren topaketez eta ibilaldiez gozatu ahal izateko. 

Multikirolak-en parte hartu nahi dutenek izena guraso-elkarteen bitartez eman dezakete edota ikastetxe bakoitzean kirol-jarduerak koordinatzen dituzten pertsonekin harremanetan jarrita. Ikasketak herritik kanpoko ikastetxeetan egiten dituzten ikasleek, berriz, izena emateko Getxo Kirolak-era jo dezakete e-postaren bitartez edota Getxo Kirolak-eko web orrian Multikirolak atalean eskuragarri dagoen izena emateko inprimakia bete dezakete. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +