Berriak

Punta Galea Challenge

2017/10/10

Punta Galea Challenge surf txapelketarako itxarote-epea zabalduko da

Punta Galea Challenge txapelketaren ekitaldi berriak urriaren 15ean zabaldu zuen itxarote-epea, eta 2018ko martxoaren 31ra arte izango du zabalik. Azken bi urteotan ez denez proba egin, eta Nazioarteko Surf Ligak (WSL) finantziazio-arazoak izan dituenez, txapelketa olatu handien munduko zirkuitutik ateratzea erabaki du antolaketa-batzordeak, berriz ere hasierako espiritua berreskura dezan eta askatasun handiagoa izan dezan data egokia aukeratzeko. Edizio berri honetako aldaketetako bat da itxarote-epea hilabete luzeagoa izango dela. Horrela, aukera handiagoak daude txapelketa bertan behera ez geratzeko.

Aurkezpenean, Getxoko alkate Imanol Landak Getxoko surf-komunitatearen erabakia eta ekimena nabarmendu ditu, “bakarrik hartu baitu bere gain lan hori, hainbat urtez zeregin horretan aritu izateak eta Punta Galea Challenge olatu handien surf-modalitatean munduko proba garrantzitsuenen artean kokatu izateak ematen duen konfiantzarekin”..

24 surflari lehiatuko dira, erdiak nazioarte mailakoak

Besteak beste, Getxoko Udalak babesten duen Punta Galea Challenge hamabigarren txapelketa, eta 8.000 € banatuko dira sarietan, horietatik 3.000 € garailearentzat. Partaideei dagokienez, aurreikuspenen arabera, 24 surflari lehiatuko dira; haietatik erdiak nazioartekoak dira, eta beste erdiak, berriz, euskaldunak. Aurten ere Getxon izan litezkeenen artean ditugu Twiggy Baker hegoafrikarra, munduko txapelduna modalitate horretan eta garailea Galean, eta Jaimie Mitchell australiarra, surfaren muturreko modalitate honetako beste lehiakide handi bat. Hain zuzen ere, haiek laster Getxora etortzea espero da, olatua probatzera eta antolatzaileekin eta bertako surflariekin elkartzera.

Jokin Arroyok, antolakuntzaren izenean, adierazi du, egindako aldaketa izanagatik ere “olatuaren mailari eusten diogu, eta jakina, ekitaldiaren mailari ere. Gonbidapen bitarteko txapelketa bihurtu gara, baina nazioarteko maila duena. Era autonomoan, txapelketaren diseinu eta marrazketa gure eskuetan dira berriro”. Aurkezpen ekitaldian izan da bertako surlarietako bat ere,

Adrián Fernández de Valderrama, txapelketara gonbidatu baitute beste behin. Horrek nabarmendu duenez, Punta Galea Challenge-k Getxo “olatu handien surfaren munduko mapan kokatu du”. Eta Galeako olatuari buruz esan du “olatu izugarria da, mundu mailakoa, indar handikoa eta oso luzea, mundukoen artean beldur eta errespetu gehien ematen didanetako bat”.

Aurreko urteetan bezala, olatuen parteak baldintza egokiak iragartzen dituenean, segurtasun-talde bat jarriko da, eta dei-abisuak bidaliko dira. Horrela, txapelketa hasi baino 5 egun lehenago ezagutaraziko da alerta horia, eta 3 egun lehenago, berriz, irrikaz espero den alerta berdea. Data iritsitakoan, Getxo Kirolak-ek anezka-autobus bat jarriko du jendearentzat, Bidezabalgo metro-geltokia eta Galea lotuko dituena.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +