Berriak

Ur-jarduerak GK-eko abonatuentzat

2017/09/26

Urriaren 7an, larunbatean, hasiera eman zen haurdun daudenentzat eta haurtxoentzat antolatutako uretako doako jardueren denboraldi berriari. Programa Getxo Kirolak-ek antolatzen du abonatuentzat eta, nobedade gisa, larunbatero eskainiko dira goizez Gobelako igerilekuan. Modu horretan, erditze aurreko eta ondorengo klasea 9:30etik 10:10era emango da, eta haurtxoena bi taldetan banatuko da: 10:15etik 10:35era (6 eta 18 hilabete arteko haurtxoak) eta 10:40tik 11:00etara (18 eta 36 hilabete arteko haurtxoak).

Horrez gain, hilabete bakoitzeko azken igandean, Fadurako igerilekuetan hainbat jarduera ludiko izango dira 3 urte betetako haurrentzat (gutxienez heldu batekin joan beharko dute). Lehen hitzordua urriaren 29an izango da, 10:00etatik 11:00etara bitartean.

Gomendioei dagokienez, komenigarria da parte hartu nahi duten haurdunek zerbitzu medikoen oniritzia izatea. Haurtxoek bainu-txanoa, uretako oihala, bainujantzia eta flotatzen duen jostailuren bat eraman behar dituzte.

Interesatuek izena eman dezakete Fadurako (94 430 80 70) edo Gobelako (94 404 51 51) jendearentzako arreta  bulegoetan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +