Berriak

La Kantera Pro Nazioarteko Skate Txapelketa

2017/05/12

Emakumezkoen goi mailako skatea eta zuzeneko kontzertuak, La Kantera Pro Nazioarteko Skate Txapelketako berritasun nagusiak


 

skatean

Hilabete pasatxo falta da Euskaltel La Kantera Pro nazioarteko skate txapelketarako, ekainaren 23tik 25era lehiatuko dena Arrigunagan; eta dagoeneko ari dira ezagutzen aurtengo txapelketako berritasun nagusiak. Hain zuzen ere, Pedro Barros, munduko bowl rankingeko burua, Grant Taylor, CJ Collins, Iván Federico eta Danny León skaterrek baieztatu dute dagoeneko Getxon izango direla. Volcom eta Euskaltelek babesten dute ekitaldia, eta Getxo Kirolaken lankidetzarekin antolatuta dago. Beste berritasun batzuen artean, aipatzekoa da emakumeen goi mailako txapelketa jokatuko dela, lehenengo aldiz, master kategoriako mitoen ohiko norgehiagokaz gainera. Guztira, 50.000€ banatuko dira saritan. Txapelketan bestalde, jardunaldi bakoitza amaitutakoan, zuzeneko musika emanaldiak ere protagonista izango dira aurten: ekainaren 23an, Smile eta DJ We Are Standard arituko dira; eta ekainaren 24an, Berta Bittersweet eta DJ Colectivo. La Kantera Pro txapelketar hasi baino egun batzuk lehenago, berriz, patinaren kulturarekin lotutako jarduerak egingo dira udalerriko hainbat lekutan. Horrela, ekainaren 17an hasiko da Skatearen Astea, Arrigunagan, eta La Kantera Skate Eskolak antolatutako Basque Pool zirkuituko proba bat jokatuko da egun horretan. Ekainaren 21ean, asteazkena, The Tournament txapelketa jokatuko da Areetako skateparkean, eta txapeldunak tokia izango du La Kantera Pro txapelketan parte hartzeko. Aurreko urteetan bezala, jende guztiarentzako skate ikasteko saioak ere jasotzen dira aurtengo egitarauak.

Informazio gehiago www.lakanterapro.com webgunean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +