Berriak

Udako ikastaroetan

2017/04/21

Getxo Kirolakek apirilaren 24an irekiko du epea udako ikastaroetan aurretik izena emateko


 

errugbia

Getxo Kirolakek abonatuentzat 1.700 plaza baino gehiago eskainiko ditu udako ikastaroetan, uztailean eta abuztuan zehar. Programazioaren barnean, tenis, padel, futbol eta igeriketa ikastaroak ez ezik, haurrentzako kirol-jarduerak ere aurkitzen dira. Iaz bezala, haurrentzako aisiako azken ikastaroetan, egunero ordu bat ingelesez egingo da haurrekin, eta haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da jarduera-orduen ordu erdi bat lehenago eta ondoren. Gainera, kirolen udal-erakundeak Kirolet@n ikastaroa antolatuko du, Gobelan nahiz Faduran, 10 eta 14 urte artekoentzat. Ikastaro horrek kirol anitzeko jarduerak izango ditu eta nerabezaroan jarduera fisikoa praktikatzea du helburu. Nobedade gisa, Getxo Futbol Eskolak (Faduran) eta Romo F.C-Arenas Clubak (Gobelan) futboleando ikastaroak emango dituzte.

Apirilaren 24tik maiatzaren 10era bitartean aurkeztu ahal izango da eskaera Faduran eta Gobelan herritarrak artatzeko dauden bulegoetan edo web orrialdearen bitartez. Izapidea online egiteko, NAN elektronikoa edo norberaren sarbide-gakoa beharko dira; azken hori kiroldegietako bulegoetan eskatu behar da, asteko edozein egunetan, 8:00etatik 21:30era bitartean. Online sarbide-gakoarekin, instalazioak erreserbatu ahal izateaz gain, kirol-ikastaroetan altak eta bajak kudeatu ahal izango dira deialdi guztietan (udako ikastaroak eta denboraldiko ikastaroak).

Maiatzaren 12an zozketaren emaitza argitaratuko da web orrialdean eta Fadurako eta Gobelako informazio-tauletan. Plazak automatikoki esleituko dira, eta, eskaera dagoen bitartean, pertsona bakoitzak soilik ikastaro batean izena eman ahal izango du. Ondoren, plaza libreak geratuz gero, esleipen-sistemak prozedura errepikatuko du, eta pertsona bakoitzeko hiru ikastaro esleitu ahal izango dira. Maiatzaren 12tik 18ra, erreklamazioak, bajak eta ordutegi-aldaketak egiteko epea ezarriko da.

Maiatzaren 19tik aurrera eskaintza osatu arte dauden plazak eskainiko dira. Gogoratu tenis, padel eta igeriketako Hasiera baino maila altuagoetan izena emateko, beharrezkoa dela maila ziurtatzea izena emateko unean. Horretarako, Kirol arloarekin harremanetan jarri behar da eta maila egiaztatzeko proba egin egun batzuk lehenago. Futboleando ikastaroen kasuan, izen-emateak klubekin zuzenean egingo dira. Fadurakoan parte hartzeko Getxo Futbol Eskolarekin harremanetan jarri ahal da posta elektronikoaren bidez (coordinador.getxofutboleskola@gmail.com) edo telefonoz (615 982 663); eta Gobelakoan, interesdunek izen-ematea egin dezakete arenasromocampus@gmail.com mailaren edo 657 268 606 telefono zenbakiaren bidez. Getxo Kirolak-ek liburuxka bat argitaratu du ikastaroen programarekin. Liburuxka Fadurako eta Gobelako bulegoetan jaso daiteke edota web orrialde honetan behera kargatu: getxokirolak.getxo.eus.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +