Multikirolak

Lehen Hezkuntzan bazaude eta Multikirolak programan parte hartu nahi izanez gero, bete ezazu formulario hau

2018/19ko denboraldiko programa

Kirola baliabide bikaina da umeen garapen psikomotorrerako oinarrizko alderdiak igortzeko eta, hain zuzen, haiei begira sortu da Multikirolak programa. Horregatik, Getxo Kirolak-ek 2018/19 denboraldi honetan berriz ere udalerriko ikastetxeekin eta klubekin lan egingo du eskola-erkidegoarentzako kirola sustatu eta aisialdiko aukera osasungarriak sustatzeko xedez.

Multikirolak

Multikirolak programarekin ikasle getxoztarrek kirol-eskaintza zabala ezagutzea nahi dugu aurrerago modalitate bat edo bestea hautatzeko orduan, erabaki ona hartzen jakin dezaten.

Multikirolak programak antolatutako ekintzek kirol-praktikarako hurbilketa bermatzen dute, horretarako parte-hartzaileen adinari egokitutako metodologiak jarraituz (besteak beste, azkarregi ez espezializatzea). Azpimarratu behar da, gainera, haiek udalerriko klubetara eta ariketa fisikoa egiten den espazioetara gerturatuta kirola egiteko ohitura hartzen laguntzen duela.

Ekintza horiek Lehen Hezkuntzako etaparako dira (6, 7, 8, 9 eta 10 urte) eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dira. Programak kirol-topaketak eta txangoak barnean hartzen ditu (larunbat goizetan, normalean).

Kirol-topaketa

Multikirolak

Ikastetxeetan modalitate bateko 8 saio egin ostean, umeei dei egiten zaie lehiakorrak ez diren partidak jokatzeko edo modalitate horrekin lotutako jokoak edo ariketak egiteko.

Txangoa

Multikirolak

 Hain ezagunak ez diren modalitateak ezagutzeko aurrez prestatu gabeko kirol-ekintza bat da. Txangoetan senideek ere parte har dezakete. 

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +