Denboraldiko ikastaroak

Kirol ikastaroak 5

Kontsultatu hemen kirol ikastaroen liburuxka.

Getxo Kirolak 2016/2017 kirol-ikastaroetan izena emateko arauak eta egutegia

Getxo Kirolak-ek bi ikastaro-mota eskaintzen ditu: alde batetik, denboraldikoak eta, bestetik, oinarrizko prestakuntza bermatzea helburu duen irakaskuntza-ziklo baten parte direnak.

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da Getxo Kirolak abonamendu txartela, eta aurretiaz burutu beharko da izena ematea. Horretarako, behin-behineko izen-ematea egin beharko da Fadurako edo Gobelako bulegoetan edo Getxo Kirolak-en webgunearen bitartez.  Tramiteak online egin ahal izateko, NAN elektronikoa erabili beharko da edo alta eman web erabiltzaile gisa herritarrentzako arretarako bulegoetan.   

Inskripzio berriak

Ikastaro horietan aurrez izena eman nahi duten guztiek uztailaren 5etik irailaren 12ra aurkez dezakete eskaera. Beharrezkoa balitz, mailaren txartela eguneratuta izan beharko dute. Irailaren 14an emango dira jakitera zozketako emaitzak, eta plazak automatikoki emango dira, kontuan hartuz lehenengo fase batean pertsonako eskaera bakarrari erantzungo zaiola. Horren ostean plaza librerik balego, emateko sistemak prozedura errepikatuko luke harik eta eskaintzen diren plazak betetzen diren arte.

Aukeraren bat ezeztatu edo aldatu nahi izatekotan, webgunearen bidez edo idatziz egin beharko da irailaren 14tik 19ra.

Irailaren 19an izena emateko beste epe bat irekiko da plazen eskaintza bete arte. Beharrezkoa izango da eskari guztiak aurretik formalizatzea inskripzio bat eginez. 

Ikasketa-zikloak

2016ko ekainera arte ikastaroen batean izena emanda duten ikastaroetako ikasle guztiek euren aurre-inskripzio eskaera egin ahal izan dute ekainaren 1etik 27ra. Honako hauek jotzen ditugu irakaskuntza-ziklotzat: igeriketa, tenis, padel, arte martzial, gimnasia erritmiko eta dantza ikastaroak (haiek guztiak 6 eta 16 urte artekoentzat); tenis eta padel ikastaroak gazte eta helduentzat gehienez 3 ikastarotan zehar edo harik eta gaitasun-maila egin arte; eta igeriketa ikastaroak gaitasun-maila gainditu arte (teknifikazio eta mantentze mailak ez daude irakaskuntza-zikloetan). Zozketak pertsona bakoitzeko plaza bakarra esleituko du, eskuragai dauden plazen arabera. Ikastaro gehiago eskatu nahi izatekotan denboraldi ikastaroen aurre-inskripzio fitxa bete beharko da.

Ikasketa zikloko modelitateren batean estreinakoz izena eman nahi duten pertsonek denboraldiko ikastaroen epe berean egin ahal izango dute (uztailaren 5etik irailaren 12ra arte).

Kuoten ordainketa

Ikastaroetako kuota banku-helbideratzearen bidez edo dirutan ordaindu beharko da uztailaren 25a baino lehen ikasketa-zikloetako kasuetan, eta irailaren 25a baino lehen inskripzio berrietan. Dagokion ordainagiria ordaindu ezean edo itzultzen bada, plaza galduko da; eta ikastaro berrietan ezin izango da izenik eman ordaintzeke dauden abonuak eguneratu arte.

Mailako probak

Gogorarazi nahi dugu tenis, padel eta igeriketa ikastaro aurreratuetan matrikulatzeko ezinbestekoa dela mailako proba bat gainditzea. Gainera, jada hasita dagoen ikastaro batean sartu nahi dutenek maila egiaztatu beharko dute. Hurrengoa da maila ziurtatzeko proben egutegia:

a) Urrian hasi eta abuztura arte, maila ziurtatzeko probak burutu ahal izango dira sartu nahi den mailako klase hasieran.

b) Irailean probak egiteko epe bat irekiko da: 1etik aurrera 09:30etik 13:30 arte, eta gainera hilaren 7, 8 eta 21ean (azken hau zozketa eta gero), baita 16:30etik 19:00ak arte ere. Iraileko epe honen baitan nahitaezkoa da hitzordua eskatzea gutxienez egun bateko aurrerapenarekin, webgunearen bitartez leihatilan edota telefono bidez.    

Informazio gehigarria

a) Plazarik lortu ez duten interesatuek itxaron zerrendan eman ahal izango dute izena, zeina denboraldi osoan zehar indarrean egongo den.

b) Zuen erosotasunerako, kuoten banku-helbideratzea gomendatzen dizuegu.  Leihatila bidezko ordainketak plazaren galera suposa lezake, ikastaroaren hurrengo hilabetea hasi baino zazpi egun lehenago egiten ez baldin bada.

c) Denboraldian zehar, kirol ikastaroetan baja ematea erabakitzen dutenek idatziz jakinarazi beharko dute gure bulegoetako edozeinetan, zerbitzuaren gozamenaren bukaera baino zazpi egun lehenago (jakinarazpen hauek igeriketako hiruhilabeteko ikastaroetarako ere badira).

d) Ikastaroaren prezio osoa bederatzi hilabetean zehar banatuko da proportzionalki, hilabete bakoitzean jasotzen den klase-kopurua edozein izanda ere. 

e) Getxo Kirolak-ek eskubidea du denboraldian zehar bi ordainagiri itzultzen dituzten pertsonen kuotak gehiagoan ez helbideratzeko.

f) Posible den guztietan, Getxo Kirolak-ek irakasle elebidunak izango ditu.

g) Getxo Kirolak-ek kirol behar bereziak kontuan hartzen ditu. Interesatuak Kirol arloarekin harremanetan jar daitezke. 

h) Getxo Kirolak-ek eskubidea du ikasle bati baja emateko, baldin eta ikastaroetan izena eman eta, inolako justifikaziorik gabe, behin eta berriz ez badoa.

i) Getxo Kirolak-ek eskubidea du programazioa aldatzeko (espazioak, egutegia, ikasleen kopurua, etab.).

j) Izena emateko jaiotze urtea kontuan hartzen den ikastaroetan, urtarrilaren 1etik aurrera izena eman ahal izango dute hurrengo urtean jaiotakoek.

Denboraldiko egutegia

Ikasturtea 2016ko urriaren 3an hasiko da.

Jaiak: urriak 7 eta 12, azaroak 1, abenduak 6 eta 8, urtarrilak 30, maiatzak 1 eta 15.

Gabonetako oporrak: ez da klaserik izango abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte (biak barne).

Aste santuko oporrak: ez da klaserik izango apirilaren 10etik apirilaren 17ra arte (biak barne).

Ikasturtea 2017ko ekainaren 20an bukatuko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +