2017ko udako ikastaroak

 

Kontsultatu hemen 2017ko udako ikastaroen eskaintza     

Kontsultatu hemen udako ikastaroetako deskripzioa eta gomendioak

Kirol ikastaroetarako aurreinskripzioa gure web orriaren bidez egin nahi izanez gero, joan "Online Tramiteak" atalera (sartu baino lehen gogora ezazu lehenengo aldiz beharrezkoa dela kode bat eskatzea arreta bulegoetan).

Aurreinskripzio presentziala egin nahi izanez gero, deskargatu hemen eskaera eta eraman beteta Fadurako edo Gobelako arreta bulegoetara.

2017ko udako ikastaroetarako izena emateko arauak eta egutegia  

Apirilaren 24tik maiatzaren 10era interesa duten pertsonek eskaerak Fadura eta Gobelako jendearentzako arreta-bulegoetan aurkeztu ahalko dituzte edo webgunearen bidez ere egin dezakete. Online bidezko izapidea egiteko NAN elektronikoa erabil daiteke edo baita sarbide pertsonaleko gakoa erabiliz; gako hori kiroldegietako bulegoetan eskatu beharko da asteko edozein egunetan 08:00etatik 21:30 arte. Online sarbideko gakoari esker, instalazioak erreserbatzeaz gain kirol-ikastaroetako altak eta bajak kudeatu ahalko dira edozein deialditan –udako eta denboraldiko ikastaroak.

Maiatzaren 12an Getxoko Kirolak-en webgunean eta Fadurako eta Gobelako iragarki-oholetan argitaratuko da zozketa bidezko izen emateen emaitza. Zozketan plazak automatikoki esleituko dira plazak, eskaera dagoen bitartean, pertsonako ikastaro bakarrean izena emateko aukera egongo dela kontuan hartuta. Ondoren plaza librerik geratuko balitz, esleipenerako sistemarekin prozedura berbera jarraituko litzateke, pertsona bakoitzak, gehienez, hiru ikastarotan parte hartzeko aukera izango lukeelarik.

Maiatzaren 12tik 18ra arte erreklamazioak egiteko, ordutegiak aldatzeko eta bajak emateko epea izango da. Maitzaren 19tik aurrera, eskuragarri dauden plazak eskainiko dira.    

Gogorarazten da tenis, padel eta igeriketako Hastapena baino maila altuagoetan izena emateko beharrezkoa dela izena ematerakoan maila egiaztatzea. Horretarako, beharrezkoa da Kirol arloarekin harremanetan jartzea eta maila neurtzeko proba bat egitea. 

Publikoaren arretarako Fadurako bulegoa (94 430 80 70) eta Gobelakoa (94 404 51 51) 08:15etik 14:00ak arte daude irekita.

OHARRA: nobedade gisa, Getxo Futbol Eskolak (Faduran) eta Romo F.C-Arenas Clubak (Gobelan) futboleando ikastaroak emango dituzte, eta izen-emateak klubekin zuzenean egingo dira:  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +