Nola abonatu
Dagozkien tasak abonatzeaz gain, alta ematean beharrezkoa da ondorengo dokumentazioa aurkeztea:
- Txartelaren tamainako argazki bat (hiru urtetik beherakoek salbu).
- Alta eskatzeko inprimakia (Pdf 130Kb)
- Familiako txartelaren kasuan, familia-liburuaren akreditazio bat erantsi behar da (edo, egokia bada, izatezko bikotearen erregistroarena).
- Abonu tasaren deskontua eskatzeko inprimikia
Jendea hartzeko bulegoak
Jenderen arretarako ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera bitartean eta 08:15etik 14:30era izango da. Horretarako, bi bulego ditugu: Fadurako kiroldegikoa (telefonoa: 94 430 80 70) eta Gobelako kiroldegikoa (telefonoa: 94 404 51 51).
Jendea hartzeko bulegoetan abonuen altak eta bajak eta kirol-ikastaroen izen-emateak izapidetzen dira.
Gainera, Gobelako kiroldegian nahiz Fadurako kiroldegiko Igerilekuetan eta Pilotalekuetan saltzaile-makinak ditugu instalazioen erreserbak egiteko, Osasun eta Estetika Arloak nahiz fitness-muskulazio gimnasioak eskainitako zerbitzuak kontratatzeko, etab.
.
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteleheneko 12:00etatik 21:00etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteleheneko 15:00etatik 17:00etara, astearteko 03:00etatik 05:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, eta asteazkeneko 04:00etatik 06:00etara.