Berriak

“Gidabaimena euskaraz”

2018/05/31

“Gidabaimena euskaraz” kanpainaren beste edizio bat abian

Getxoko Udalak beste urte batez Gidabaimena Euskaraz kanpaina sustatuko du, 17 eta 23 urte bitarteko gazteak animatzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egitera. Kanpaina  Bizkaiko hainbat udalekin elkarlanean eramaten da aurrera, ALKARBIDE, Euskara Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen,  Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta baita udalerriko sei autoeskolen kolaborazioarekin ere. 

Aurreko edizioetan bezala, Udalak 100 euroko diru-laguntza ematen segituko du hori egiten duten gazteei eta 100€ko txartelak zozketatuko ditu gasolina erosteko. Kanpainaren berri emateko, Udalak foileto baten 3.000 ale eta 200 kartel argitaratzeaz gain, eskutitz bana bidaliko die 17-23 urte bitarteko gazteei laguntzaren eta Getxon kolaboratzen duten autoeskolen berri emateko (Amezti, Arias, Aurrera, Drive, Manolo eta Uribe Kosta).   

Gasolina erosteko txartelen zozketa

2017an 43 gazte getxotarrek (aurrekoan baino 7 gehiagok) egin zuten gida- baimenaren azterketa teorikoa euskaraz. Udalak horien artean zozketatu ditu gasolina erosteko 100€ko hiru txartel eta horiek Eider Mendiburu, Karmele Muro eta Ander Agiriano gazteentzat izan dira.

informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +