Berriak

Eskolatik Plazara jardueran

2018/05/17

Lehen Hezkuntzako 300 bat ikasle gaur Eskolatik Plazara jardueran

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ia 300 ikaslek parte hartu dute gaur goizean Eskolatik Plazara bertso-jardueran, Andres Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak eta ALBE, Algortako Bertsolari Eskolak elkarlanean antolatuta. Bertan Gobela, San Nikolas eta Geroa ikastoletako, eta Zubileta, Zabala eta Andra Mari ikastetxeetako 11 eta 12 urteko ikasleek ikasturtean zehar bertsolaritzari buruzko klaseetan ikasitakoa erakutsi dute.

Ekimenean 2017/2018k ikasturtean guztira udalerriko hamar ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo mailako D ereduko 645 ikasle jardun dira, bertso teknika ikasten, bertsolaritzaren historia eta kultura ezagutzen, eta jendaurreko eta bat-bateko jardunetarako trebatzen.

Musika Eskolan gazteenek ikastitakoa erakusteko aukera izan dute gaur goizean eta ekitaldiari amaiera emateko Alaia Martin eta Unai Mendiburu bertsolariek saioa eskaini diete. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +