Berriak

LUDOTEKA

2018/06/01

2018ko UDA

Onartutako erabiltzaileen zerrenda

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Plaza esleitu eta onuradunak atzera egin nahiko balu ekainaren 8ra arteko epea du adierazteko. Atzera egingo balu, itxaron zerrendan dagoen hurrengoari emango zaio plaza.
  • Txanda bakoitzeko lehenengo egunean, onuraduna ludotekara joaten ez bada eta ludotekako arduradunek abisurik jasotzen ez badute, ume horren eskaera baliogabetzat hartuko da egokitu zaizkion txanda guztietarako eta beraz, itxaron zerrendako hurrengoari deituko zaio.

2018/2019ko IKASTURTEA

Onartutako erabiltzaileen zerrenda

Plaza esleitzekotan, onuradunak bazkidea izateko ekainaren 4tik 15era arteko epea izango du honako tramite hauek egiteko:

  • Dagokion tasa ordaintzeko
  • Tasaren zenbatekoa jaisteko eskubidea ematen duten arrazoia egiaztatzen duen dokumentazioa emateko.

TASA ORDAINTZEKO MODUA

Tasa ordaindu behar duzu plaza baduzula esaten dizutenean. Ordainketa egiteko:

  • Udaletxera joan behar duzu ordainketa-agiria jasotzera (Kontu-hartzailetza, Udaletxean 2. solairuan).
  • Ordainketa egin.
  • Ordainketa egin duzula ziurtatzen duen agiria Herritarrentzako Arreta Bulego batera eraman.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa tasa jaistea dagokion kasuetarako

Tasa jaisteko bi arrazoi daude:

  • Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzea. Kasu honetan Errenta hori jasotzen ari dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (BFAn eskatuz) edo dokumentu honen amaieran datu hori kontsultatzeko baimena ematen duen baimena sinatu.
  • Eskatzailea familia ugariaren kidea izatea. Kasu honetan familia ugariaren karnetaren, familia liburuaren ala jaiotza-agiriaren fotokopia aurkeztu beharko da.

KUKUPRAKA LUDOTEKA

Areetako Eskoletako plaza 94 466 03 55 areetakoludoteka@getxo.eus  www.getxo.eus/euskara

Bulego ordutegia Ludotekan: astelehen, asteazken eta ostegunetan: 10:00- 13:30

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +