Berriak

Euskara Sarirako hautagaitzak

2017/10/05

ARGIA EREITEN EUSKARA SARIA

euskara saria 2017

Datorren urriaren 31ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako “Argia Ereiten”  Euskara Sariaren VIII. ediziorako proposamenak aurkezteko epea. Euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua. 

 NOLA AURKEZTU HAUTAGAITZA

  • Fitxa hau bete eta posta elektronikoz: euskara@getxo.eus helbidera mezu bat bidali.
  • Fitxa posta arruntez ere bidali dezakezu: Getxoko Udala,Euskara Zerbitzua. Foru kalea 1. 48992 Getxo
  • Web gunearen bidez: formulario hau bete eta BIDALIri emanda.

Aurreko sariak

Lehen edizioaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde azken hamarkadan egindako lanagatik jaso zuen saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik; hirugarrena San Nikolas ikastolarentzat, euskarazko heziketan 50 urtetan burututako lanagatik; laugarrena Nahikari Ayo, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzaren alde egindako lanagatik; bosgarrena Gobela Ikastolari, bere 50.urteurrenean; seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleei, euskararen alde egindako lana, eta bereziki duela 19 urte udalerrian martxan jarritako Berbalaguna aitortzeko, eta zazpigarrena Goñi familiak Getxogaso gasolindegian egindako lanagatik.

 SARIAREN OINARRIAK

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +