Berriak

Badator GetxOnegin VIII. pintxo lehiaketa!

2017/09/14

Badator GetxOnegin VIII. pintxo lehiaketa! Azken orduko aldaketa baten ondorioz, 2017ko pintxo lehiaketa asteburu bitan izango da, azaroaren 18an, 19an, 25ean eta 26an.

Iaz bezala, aurtengo edizioak ere sari nagusi bat izango du   GetxOnegin Saria pintxo onenari; sari nagusi horretaz gain hiru aipamen berezi egongo dira, pintxo tradizional onenari, euskararen erabilera txukunenari eta barrarik onenari.

Pintxo bakarra aurkeztu ahal izango duzue lehiaketara, eta egun horietan euro batean saldu. Baina, adi ibili, izena emateko epea irailaren 18tik urriaren 6ra egongo da zabalik!

OINARRIAK

Izena ematea

Izena emateko ondorengo bide hauek dituzue:

  • Posta elektronikoz: getxonegin@gmail.com
  • Formulario hau betez.
  • Edo bestela, deitu iezaguzu telefonoz 944 700 743/ 638 188 486 telefonoetara eta bisita egingo dizugu, izena emateko orria betetzea errazagoa izan dakizun.

 Hitz egin dadila zure negozioaz,

hitz egin dadila euskaraz.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +