Eskola antzerkia

Eskainitako jardueraren, eskolako antzerkiaren, helburu nagusia jarduera horren berezko pedagogia- eta jolas-funtzioak garatzea da, Eskolako Antzerki Jardunaldian nahiz ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen onerako.

Jolas eta erantzun modura ulertzen den antzerki-jardueraren bidez, arazoak konpontzen ikasten da; halaber, autoestimua areagotzen eta pertsonen garapen fisiko nahiz intelektuala, sozializazioa eta enpatia sustatzen laguntzen du. Era berean, antzerkia arte-ikuskizuntzat jotzen da, arte konplexu eta kolektibokoa. Horrez gain, prestakuntza-izaera nabarmena dauka, norberaren sorkuntza-gaitasuna sustatzen duena eta hori gizarteratzen laguntzen duena; hori guztia askatasunaren, elkarrenganako errespetuaren, lankidetzaren nahiz zorroztasunaren arauak betez. 

Erabiltzen den metodologiak sail desberdinak jorratzea dakar, hala nola desinhibizioa, adierazpen dinamikoa, plastikoa, musikala, dramatikoa eta jolas dramatikoarena, betiere antzerkiaren kontzeptua jolastzat hartuz.

Gainera, aztergai dugun jarduera burutze aldera aintzat hartu diren irizpideen artean honako hauek dira aipatzekoak: alde batetik, gauzatutako helburu eta metodologia; bestetik, baterako hezkuntzaren ikuspuntua eta balio ez-sexistak sartzea. Baterako hezkuntzaren garrantzia nabarmentzen da bereziki; izan ere, pertsonen garapen osoa mesedetzen du, bakoitzaren sexua edozein dela ere. Gauzak horrela, eskaintzen den antzerki-jardueran baterako hezkuntzaren ikuspuntua sartzen da; horretarako, genero-estereotipoak kentzen laguntzen duten eredu alternatiboak azaltzen dira.

Jarduera borondatez eskatzen duten ikasleentzat izango da, Getxo udalerriko edozein ikastetxe publiko eta pribatu-hitzartutan egonda, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailan badaude. Dena den, lehentasuna emango zaie aipatutako lehen bi mailakoei.

2016-2017 ikasturtean, 27 ikastaro eman dira guztira, eta 2016ko urriaren lehen astean hasi ziren, hain zuzen.

Ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira eta, oro har, eskolaz kanpoko orduetan eta eskola-egunetan gauzatzen dira.

GUABEk eskainitako jarduera. Ikastaroak antzerki-irakaskuntzako hiru adituk ematen dituzte, Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoaren Zerbitzuan diplomatuak edo beste erakunde publiko batean titulu homologatua dutenek, hain zuzen ere: Marga Vázquez, Myriam Rodet eta Rafael Villa.

Getxoko 35. Eskola Antzerki Topaketak

Antzerki-ikastaroen egutegia:

Marga Vazquez:

  • Astelehenetan:
    - ZUBILETA HLHI (5. maila / euskaraz), 12:30etik 14:30era
    - JUAN BAUTISTA ZABALA HLHI (3., 4., 5. eta 6. mailak / euskaraz), 16:00etatik 17:30era
  • Asteartetan:
    - ZUBILETA HLHI (3. eta 4. mailak / euskaraz), 12:30etik 14.30era
  • Asteazkenetan:
    - GOBELA IKASTOLA (3., 4. eta 5. mailak / euskaraz), 13:00etatik 14:00etara
    - GOBELA IKASTOLA (6. maila / euskaraz), 14:00etatik 15:00etara
  • Ostiraletan:
    - GEROA IKASTOLA (3. maila / euskaraz), 12:30etik 13:30era
    - GEROA IKASTOLA (4. maila / euskaraz), 13:30etik 15:00etara
    - GEROA IKASTOLA (5. eta 6. mailak, euskaraz) 16:30etik 18:00etara

Myriam Rodet:

  • Astelehenetan:
    -
    ANDRA MARI HLHI (5. maila / euskaraz), 12:30etik 14:00etara
    - LARRAÑAZUBI HLHI (4. maila / gaztelaniaz), 15:00etatik 16:30era
    - SAN NIKOLAS IKASTOLA (3. maila / euskaraz) 16:40etik 17:40era
  • Asteartean:
    - ANDRA MARI HLHI (3. maila / euskaraz), 12:30etik 14:30era
    - SAN NIKOLAS IKASTOLA (4. maila / euskaraz) 16:40etik 17:40era
  • Asteazkenetan:
    - ANDRA MARI HLHI (4. maila / euskaraz), 12:30etik 14:00etara
    - LARRAÑAZUBI HLHI (3. maila / gaztelaniaz), 15:30etik 16:30era
    - SAN NIKOLAS IKASTOLA (5. maila / euskaraz) 16:40etik 17:40era
  • Ostegunentan:
    - ANDRA MARI HLHI (6. maila / euskaraz), 12:30etik 14:00etara
    - LARRAÑAZUBI HLHI (5. eta 6. mailak / gaztelaniaz), 15:00etatik 16:30era
    - SAN NIKOLAS IKASTOLA (6. maila / euskaraz), 16:40etik 17:40era

Rafael Villa:

  • Astelehenetan:
    -
    ROMO HLHI (3. maila / gaztelaniaz), 13:15etik 14:45era
    - ROMO HLHI (5. eta 6. mailak / gaztelaniaz), 16:30etik 17:45era
  • Asteartean:
    - DIVINA PASTORA (3. eta 4. mailak / gaztelaniaz), 14:00etatik 15:00etara
    - DIVINA PASTORA HLHI (5. eta 6. mailak / gaztelaniaz), 17:00etatik 18:00etara
  • Asteazkenetan:
    - SAN IGNACIO HLHI (3. maila / gaztelaniaz), 12:30etik 14:00etara
  • Ostegunetan:
    - ROMO HLHI (4. maila / gaztelaniaz), 16:30etik 17:45era
  • Ostiraletan:
    - SAN IGNACIO HLHI (5. maila / gaztelaniaz), 13:00etatik 14:30era
    - SAN IGNACIO HLHI (4. maila / gaztelaniaz), 16:00etatik 17:30era

Jardueraren barruan, Eskolako Antzerki Jardunaldia antolatzen da. Jardunaldia maiatzean edo ekainean garatzen da, Kultur Etxeak kudeatzen duen lokal batean antzezten da, eta hainbat antzezlan taularatzean datza.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +