Ikasteko Gelak

Ikasteko gelei dagokienez, eskola-orduetatik kanpoko zerbitzua Julio Caro Baroja Institutuan eskainiko da, urtarrilaren 2tik 22ra (biak barne, Errege Eguna izan ezik) eta maiatzaren 7tik uztailaren 3ra. Honako ordutegi hau dauka zerbitzuak: lanegunetan, 17:00etatik 22:00etara; eta asteburu eta jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etan.

Ikastetxe bakoitzean pertsona bat arduratuko da zerbitzuaz.

Era berean, Getxo Kirolak-ek ikasteko gelak eskaintzen ditu Fadura eta Andra Mariko kiroldegietan:

  • Fadurako kiroldegia: Neguko zein udako ordutegian, astelehenetik igandera irekita daude, goizeko 08:00etatik gaueko 21:30etara arte, etenik gabe.
  • Andra Mariko kiroldegia:
    - Neguko ordutegian, astelehenetik igandera, etenik gabeko ordutegian, goizeko 08:30etik gaueko 09:30etara arte.
    - Udako ordutegia (ekainaren 15etik irailaren 15era)
      Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.
      Larunbat, igande eta jaiegunetan: 08:30etik 14:00etara eta 17:30etik 21:00etara.

Ikasteko Gelak (PDF / 55 Kb)

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +