Berriak

Hezkuntza alorreko diru-laguntzetan

2018/06/08

Udalak 65.000€ emango ditu hezkuntza alorreko diru-laguntzetan

Getxoko Udalak 65.000€ bideratuko ditu 2018an heziketa alorrean diru-laguntzak emateko.

Oinarriek arautzen dute Getxoko Udalak 2018. urtean diru-laguntzak emateko prozedura, ondoko lerro hauetan sartzen diren hezkuntza eremuko jardueretarako eta programetarako deialdi irekia eginez:

1. Lerroa: Interes publiko eta sozialeko jarduerak, Getxoko ume eta gazteen gurasoei zuzenduak, hezten orientatzeko eta laguntzeko.

2. Lerroa: Ingurumen arloko hezkuntza- proiektuak eta jarduerak, udalerriko ikastetxeetako ikasleentzat.

3. Lerroa: Eskolaz kanpoko jarduerak Getxoko ikastetxeetako gaitasun handiko ikasleei zuzenduak.

4. Lerroa: Gela egonkorretan eta Getxoko ikastetxe publikoetako ikasle gorrentzako programetan garatutako jarduerak.

5. Lerroa: Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, Getxoko lehen hezkuntzako eta helduentzako ikastetxe publikoetan garatutakoak.

Eskaerak aurkezteko epea izango da:

2. lerroa: ekainaren 25 arte

Gainerako lerroak: uztailaren 4 arte

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/educacion/subvenciones

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +