Berriak

Diru-laguntzak

2017/12/29

Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat

Getxoko Udalak 2.944 diru-laguntza onartu ditu, 142.130€ko zenbatekoarekin, familia getxotarrei 2017/2018ko ikasturtean seme-alaben heziketako gastuak ordaintzen laguntzeko.

Guztira 3.191 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik 2.944 onartu ditu udalak; 241 atzera bota ditu deialdiaren baldintzak ez betetzeagatik, eta 6 ez dira onartu, epez kanpo aurkeztuak izateagatik.

2.131 eskaera Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleei dagokie, eta 813 Bigarren Hezkuntzakoak dira.

Diru-laguntza eskaera bakoitzeko kopuru zehatz bat da, hurrengo irizpideen arabera: 176.000€ arteko balio katastrala duen etxebizitzetan bizi diren familiek Haur edo Lehen Hezkuntzetako ikasle bakoitzeko gehienez 45€ jasoko dituzte eta 60€ Bigarren Hezkuntzako bakoitzeko. 176.000 eta 244.000€ arteko balio katastrala duten etxebizitzetan bizi direnek gehienez 40€ jasoko dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzetakoek eta 45€ Bigarren Hezkuntzakoek.

Diru-laguntza hauek beste entitate batzuen  diru-laguntzarekin, diru-sarrerarekin edo baliabideekin bateragarriak dira, Diru-laguntzen Udal Ordenantzak ezarritakoaren arabera.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +