Matrikulazioa

Educación

2018 /2019 ikasturtea. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza

  • Izena emateko eta dokumentazioa aurkezteko epea
    - Izena on line emateko: urtarrilaren 29tik otsailaren 8ra
    - Ikastetxean izena emateko: urtarrilaren 29etik otsailaren 9ra
  • Eskaera egileen zerrenda argitaratzeko: otsailak 20
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoak 1
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko: martxoaren 14ra arte
  • Eskaeran atzera egiteko: martxoaren 14ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoak 22
  • Bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratzeko: apirilak 11
  • Behin betiko zerrenden gorako errekurtsoak: apirilaren 23ra arte
  • Ikastetxean izena emateko eskaera. 2018/2019 ikasturtea (PDF / 144 Kb)

Zerrendak lehen aukeran eskatutako ikastetxean kontsultatu ahalko dira.

- Ikastetxe-bilatzailea, zonaka

Zentroetan aurkeztu behar diren dokumentuak:

  • Eskaerarekin batera nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazioa ondoko hau da:
    - Familia-liburuko ikaslearen orrien fotokopia.
    - Familia-liburuko gurasoaren orriaren fotokopia, edo legezko tutorea dela frogatzen duen agiria.
    - Ikaslearen gurasoaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia (AIZ, atzerritarren kasuan).
    - Familiaren bizilekuaren ziurtagiria, udalak emana.
    - Bananduta edo dibortziatuta egotekotan, protokoloa bete izanaren ziurtagiria (ezkontide ohiaren baimen idatzia).
    Hezkuntzako beharrizan berezien galdetegia (hezkuntzako beharrizan bereziak dituzten ikasleak)
    - Egindako ikasketen ziurtagiria (gaur egun EAEtik kanpo eskolatuta dauden ikasleentzat soilik)
  • Nahitaezko dokumentazioaz gain, beste agiri batzuk aurkeztu behar dira baremaziorako, eta bestelako agiriak ere bai, hemen aipatzen direnak: Aurkeztu beharreko agiriak (PDF / 32 Kb)

Hezkuntza ereduak

  • Gaztelaniaz. Euskara ikasgaia da
  • Irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz
  • Euskaraz. Gaztelania ikasgaia da

Mailak

  • Haur Hezkuntza (HH), 0 eta 5 urte artean
  • Lehen Hezkuntza (LH), 6 eta 11 urte artean
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), 12 eta 16 urte artean

Nola egin matrikula?

  • Eskaera-orria ikaslearen aitak, amak edo haren tutorea den pertsona edo erakundeak aurkeztu behar du.
  • Eskaera bi modutan bete daiteke:
    - on line, Hezkuntza Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
    - Lehenik aukeratutako ikastetxeko idazkaritzan. Beraren lana izango da eskaera egileak eskaeran sartzen dituen datuak aplikazio informatikoan sartzea.
  • On line eskaera
    - Otsailaren 8ko 24:00ak arte egin ahalko da; une horretan aplikazioak aktibo egoteari utziko dio.
    - Eskaerarekin batera, beharrezko agiriak sartuko dira, eskaneatuta.
    - Eskaera bete ondoren, programak datuak eta sartutako agiriak berresteko eskaera egingo du. Gero, eskaerari alta emango dio, eta ordainagiri bat emango du bertan dauden datu guztiekin
    - Eskaerari alta eman ondoren, eta harik eta hautatutako zentroak eskaera jaso arte, eskaera egiten duten pertsonek aplikazio beraren bidez aldatu edo zuzendu ahalko dituzte grabatutako datuak. Gero aldaketa horiek otsailaren 9ra arte (barne) eskatu ahalko dituzte, lehenik eta behin eskatutako zentrora joz.
    - Eskaeraren datuak sartutakoan eta dokumentazioa egiaztatutakoan, zentroak inprimakin bat erakutsiko dio eskaera egiten duen pertsonari, zeinetan beraren datu pertsonalak, egindako eskaerak, baremazioa egiteko alegatutako inguruabarrak eta aurkeztutako dokumentuak jasoko diren.
    - Eskaera egileak datu horiek aztertuko ditu, eta ados badago sinatu egingo du. Ikastetxeak inprimakina, sinatuta, zigilatuko du eta sartutako datuak balidatuko ditu. Inprimakina, sinatuta eta zigilatuta dagoenean, egindako eskaeren ziurtagiri gisa erabili ahalko da.
  • Eskaera presentziala
    - Ikastetxean izena emateko eskaera. 2018/2019 ikasturtea (PDF / 185 Kb)
    - Eskaera egiten duen pertsona eskaeran lehenengo eskatutako zentrora joango da, idazkaritza-orduetan, otsailaren 9ra arte (barne), aurkeztu nahi dituen agiriekin.
    - Eskaera egiten duten pertsonek otsailaren 9ra arteko epea (barne) izango dute grabatutako datuetakoren bat gero aldatzeko edo zuzentzeko eskatzeko. Aldaketa horiek eskaera eman zen ikastetxean egin beharko dira. Egun horretatik aurrera ez da zuzenketarik onartuko.
    - Zuzenketa egokia egiteko, ezinbesteko baldintza izango da jatorrizko inprimakia aurkeztea, sinatuta eta zigilatuta. Zuzenketa egokiak egindakoan, inprimaki berria emango zaio, sinatuta eta zigilatuta, zaharra suntsituko da eta, azkenean, ikastetxeak datu berriak balidatuko ditu.

Arau orokorrak

  • Izena emateko eskaera bakarra izango da. Ikastetxe bat edo gehiagotan eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskaera egileak aukeratzeko eskubidea galduko du. Hori, izatekotan, interesdunari nahitaezko entzunaldi izapide egokia eskaini ondoren gertatuko da. Ondorioz, eskaera bikoiztuak azkenak izango dira izapidetzen, aurkezten diren gainerako eskaerei plazak adjudikatu ondoren.
  • Ezarritako epea baino lehen edo ondoren ez da eskaerarik onartuko. Ikastetxeek epe barruan aurkezten diren matrikula-eskaera guztiak onartu eta izapidetu beharko dituzte, eskatutako mailan eta hizkuntza-ereduan lekuak egotea edo ez egotea gorabehera eta, egokia bada, barematu egin beharko dituzte.
  • Lehen hezkuntzako edozein maila egin nahi duten ikasleek euren adinari dagokion maila eskatu beharko dute eskatutako ikasturteko hasierako urtean. Eskaera egiten duen ikaslea Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko hirugarren mailan badago, edo Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila batean badago, orain dagoen mailaren gainekoan eskatu beharko du onarpena. Azken kasu horretan sartzen diren ikasleek, Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpotik badatoz, egindako ikasketen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, eta une honetan egiten ari diren maila argi eta garbi adierazi.
  • Gehienez ere 3 ikastetxe aukeratu ahalko dira eta, haietako bakoitzean, nahi diren hizkuntza-ereduak, nahiago denaren ordenan, eredu horiek zentroak eskaini zein ez eskaini.
  • Lehenik eta behin zentroak eskaintzen ez duen hizkuntza-eredu bat eskatzen denean, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak eredu eta maila horietako talde bat ikastetxean edo zonan eratzeko aukera aztertuko du, baldin eta eskaera-kopurua nahikoa bada eta plangintzak bide ematen badu. Nolanahi ere, ikasleak onarpen prozesuan parte hartuko du ikastetxean dauden gainerako ereduetan, hala eskatu badu.
  • Modu berean, lurralde ordezkaritza egokiak kudeatu beharko ditu ikastetxeak ematen ez dituen irakaskuntzak edo hizkuntza-ereduak soilik gura dituzten eskaerak. Horretarako, eskaera hauek erregistratzen diren zentroek dagokien baremoko puntuazioa sartuko dute aplikazio informatikoan, eta dokumentazioa eskaerari erantsita bidaliko diote lurralde ordezkaritzari.

Galderarik ohikoenak

Galderarik ohikoenak (PDF / 572 Kb)
  1. Nork egin behar du onarpen eskaera?
  2. Noiz egin behar da onarpen eskaera?
  3. Nola bete daiteke onarpen eskaera?
  4. Nola sartuko naiz eta zer behar dut eskaera Internet bidez egiteko?
  5. Zenbat eskaera egin daitezke?
  6. Eskaerarekin batera eman beharreko dokumentazioa
  7. Ikastetxearen aukeraketa-askatasuna
  8. Ikastetxean jarraitzea
  9. Onarpen eskaera aldatzea eta kontsultatzea
  10. Onarpen eskaeraren balioa eta ziurtagiriak
  11. Baremazioa
  12. Nola egiten da onarpena?

 

1/2018 Dekretua, urtarrilaren 15koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere (EHAA, 2018-01-12)

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +