Lehen eta bigarren irakaskuntzarako ikastetxe publikoak

Getxoko ikastetxeen gidaliburu interaktiboa

Haurreskola Egunsentia

Haurtzaindegi publikoa
Foru kalea, 14 48992 - Getxo
Telefono-zenbakia: 94 657 92 93
egusentia.getxo@haurreskola.net
  • Getxoko Udalak sortu, mantendu eta zaindutako zentroa da. HAURRESKOLAK Partzuergoak kudeatzen du, bi erakundeek izenpetutako hitzarmenaren arabera.
  • 16 aste beteta dituzten eta 2 urte arteko haurrentzat da. Jaio ez direnen izenik ezingo da eman.
  • Haurraren heziketa osoa garatu ahal izango du eta heziketa prozesuan izan ditzakeen hutsune eta gabeziei aurrea hartzeko eta haiek konpentsatzeko heziketa erraztu, heziketa globala sustatu, heziketa sortzailea programatu eta gurasoei heziketa paraleloa eskaini ahal izango die.
  • Lau gela ditu 0-1 urtekoentzat eta beste lau gela 1-2 urtekoentzat.

Tipologia

  • 0 urtekoen gela: 8 haur gehienez.
  • 1 urtekoen gela: 13 haur gehienez.
  • 0-1 urtekoak taldekatzea: 10 haur gehienez

Ordutegia eta egutegia

  • Haur eskolak iraila eta uztaila artean ematen du zerbitzua, bi hilabete horiek barne. Egutegia ikasturte hasieran emango zaie familiei, eta bertan agertuko dira haur eskolak neska-mutikoak hartuko dituen egunak eta bai opor egunak ere.
  • Haur eskola 07:30etik 17:00ak arte egongo da irekita hasiera batean, baina gutxienez hiru haur batzen baldin badira, 18:30era arte irekita egon ahal izango da.
  • Nolanahi ere, neska-mutikoak ezin izango dira egunean 8 ordu baino gehiago egon haur eskolan.
  • Haur eskolan hasten den haur orok, gutxienez, 10 eguneko egokitze aldia izan beharko du.

Izena emateko epeak:

  • Maiatzean: irailean, urrian edo azaroan hasteko.
  • Urrian: abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.
  • Urtarrilean: martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko.

Juan Bautista Zabala LHI

Juan Bautista Zabala
Juan Bautista Zabala, 3 A - 48991 Getxo
Telefono-zenbakia: 94 460 68 18
Fax-a: 94 460 77 08
014290aa@hezkuntza.net
www.zabalaescola.es
Blog-ak eta wiki-a: http://denonartean.blogspot.com.es

Edificio de San Martín (E. Infantil de 2 y 3 años)
San Martín, 7. 48993 Getxo
94 491 60 10

Hezkuntza mailak: 2 urteko gelak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.
Irakas-ordutegia: 09:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:00etara.
Hezkuntza zerbitzuak:
Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurren klaseak San Martingo eraikinean izango dira.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Euskara Proiektua.
  • Sustrai tradizionalak dituzten instrumentuekin egindako esperientzia pilotua, Andrés Isasi Musika Eskolarekin elkarlanean egindakoa.
  • Bertsolaritza eta kantagintza.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak. IKT zentroa.
  • ACEX programa. Liburutegia.
  • Elkarbizitza eta koedukazio proiektuak.
  • ESKOLA AGENDA 21.
  • Aniztasunari arreta.
  • Jarduera osagarriak.Hizkuntza Normalkuntza.

Instalazioak

  • Zuzenean kudeatzen den jantokia.
  • Ordenagailuak eta arbela digitalak gela guztietan.
  • Liburutegia.
  • Musika eta informatika gelak.
  • Psikomotrizitate gela San Martingo Haur Hezkuntzakoentzat.
  • Gimnasioa Zabalan.

Gurasoen Elkarteak antolatutako jarduerak:

  • Euskara Proiektua.
  • Egonaldiak kanpamentuetan.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak.
  • Ludoteka eta liburutegia

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Ingelesa.
  • Marrazketa.
  • Antzerki txiki .
  • Antzerkigintza.
  • Mad Science (ingelesa)

Zubileta LHI

Zubileta 
Haur Hezkuntza (D) - Lehen Hezkuntza (D)

Izaro, z.g - 48991 Getxo
94 430 74 26
Fax: 94 430 74 26
014296aa@hezkuntza.net
http://www.zubiletagetxo.hezkuntza.net/web/guest/inicio

Hezkuntza-mailak: 2 urtekoen gelak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.
Ordutegiak:

  • Ordutegi malguak, 2 urtekoen geletan.
  • Eskola-ordutegia: 9:00-12:30 eta 14:30- 16:00.

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Ingelesa 4 urtetik gorakoentzat.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Zeinu-mintzairako gela, eta laguntza espezializatua entzumen arazoak dituzten haurrentzat.
  • Arreta jartzen da aniztasunean eta ikasteko erritmo desberdinetan.
  • Euskararen erabilera normalizatzeko kanpainak.

Giza baliabideak

  • Irakasle esperientziadunak, etengabeko formakuntzan. 

Zerbitzuak:

  • Goizeko gela: 08:00-09:00.
  • Eskola-jantokia: ikastetxean bertan prestaturiko menuak.

Instalazioak:

  • 2 eta 3 urteko haurrek siesta egiteko gunea.
  • Psikomotrizitate-gela.
  • Kiroldegia.
  • Liburutegia.
  • Informatika-gela.
  • Musika-gela.

Ekintza osagarriak:

  • Eskola-liburutegia.
  • Eskola-kirolak.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Ipuin-kontalaria, Antzerkia, Futbola, Saskibaloia, Multikirola, Karatea, Ping-ponga, Patinajea, Xakea, Margogintza, Ingelesa.

Romo LHI

Romo
Haur Hezkuntza - Lehen Hezkuntza

B - D ereduak

Gobelaurre, 41 - 48930 Getxo
94 463 83 04 Fax: 94 464 38 38
015015aa@hezkuntza.net
www.romoeskola.com

Hezkuntza-mailak: 2 urtekoentzako gelak, Haur Hezkuntza (B eta D) eta Lehen Hezkuntza (B eta D).

Ordutegiak:

  • Ikastorduak: 9:00-12:30 eta 15:00-16:30.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak: 12:30-15:00 eta 16:45-18:00.
  • Haurtzaindegi zerbitzua 8:00etatik 9:00etara (EGI).

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Ingelesa 4 urtetik gorakoentzat.
  • Internet geletan.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Eskolaz kanpoko jardueren proiektu ofiziala: Liburutegia.

  • Beste hezkuntza proiektu batzuk: Akuarioa, Natura eskolan, Eskola-egunkaria, ESKOLAKO AGENDA 21 (EA21), Eskola-laguntzako PROA proiektua, Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP).

  • Informazio, Komunikazio eta Teknologien ikastexe-eredua (IKT).

  • Aniztasunari arreta berezia.

  • Laguntza-gelak, pedagogia terapeutikoko-irakasleak , ALE eta HIPPI aholkularia.

  • Psikologia zerbitzua (IGE).

Giza-baliabideak:

  • Irakasle egonkorrak eta esperientziadunak, etengabeko formakuntzan.
  • EAEak, laguntzaileak, jantoki eta garraioko monitoreak...

Zerbitzuak:

  • Garraioa doan Leioako A ereduko ikasleentzat, eta Getxoko Haur eta Lehen Hezkuntzakoentzat autobusaren plazak bete arte.
  • Diruz lagundutako jantokia.

Instalazioak:

  • Haur Hezkuntzako eraikina.

  • Lehen Hezkuntzako bi eraikin.

  • Hiru jantoki.

  • Haurrek siesta egiteko gelak.

  • Patioak adinaren arabera banatuta.

  • Gimnasioa, frontoia, kiroldegia eta aldagelak.

  • Musika-gelak, Psikomotrizitate-gelak, balio anitzeko gelak, Informatikagelak.

  • Liburutegia.

Ekintza osagarriak:

  • Eskola-liburutegia.
  • Eskolako jaiak: Olentzero, Agate Deuna,
  • Inauteriak, Liburu Eguna eta Euskera Eguna.
  • Udalekuak (IGE).

IGEk antolatutako jarduerak (ordutegia 12:30-15:00 eta 16:45-18:00):

  • Informatika • Ingelesa • Dibertingelesa • Ingeleseko mintzamena • Txinera • Musika • Pianoa

  • Gitarra • Txikirritmoa • Antzerkia • Marrazketa • Eskulanak • Dantza modernoa • Patinajea

  • Skatea • Gimnasia erritmikoa • Judoa • Eskubaloia • Saskibaloia • Tenisa • Futbola • Surfa

Gobela ikastola

Ikastola Gobela
Haur Hezkuntza (D) - Lehen Hezkuntza (D)

Goierri, 14 - 48992 Getxo
Tel / Fax: 94 460 08 03
014529aa@hezkuntza.net
www.gobelaikastola.net

Hezkuntza-mailak: 2 urtekoen gela, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Ikastola eleanitza, ingelesa 4 urtetik aurrera.
  • Ikasleen hezkuntza integrala eta aurrerakoia, ikasleei norbanako atentzioa eskainiz.
  • Irakasle egonkorrak eta etengabeko prestakuntzan.
  • Bitarteko tekniko eta didaktiko berriak.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Laguntzailea 2 urteko gelarako.
  • Ikaskuntza behar berezietarako laguntza zerbitzua.

  • Pedagogia aktibo eta parte hartzailean oinarritutako metodologikoa, curriculumean txertatutako ekintza ugari dituena: errugbi tailerra, euskal dantzak, bertsolaritza…

  • 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. mailetako ikasleek egindako blogak.

  • Hizkuntz Normalkuntzarako Proiektua, jolas eta kultur jarduera ugariz osatua.

  • Elkarbizitza demokratikoa, parte hartzailea, solidarioa, sexu bereizkeriarik gabekoa eta ingurugiro babeserako balioetan oinarrituriko irakaskuntza: jolas inklusiboak, talde elkarreragileak, ibilbide ekologikoak…

  • Sistemak kontrolatu eta egiaztatutako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak.

  • Kalitatea Gestionatzeko Sistemak (KGS).

  • Hezkuntzaren premia berezietarako laguntza-zerbitzua.

Zerbitzuak:

  • Eskola garraioa.
  • Zentroan bertan egindako menuak dauzkaten jantokiak

Instalazioak:

  • Txikientzako siesta-lekua
  • Gimnasioa. Liburutegia. Musika- zein ingeles-eskolak emateko gela, ordenagailuak eta arbela digitalak gela guztietan

Ekintza osagarriak:

  • Hezkuntza-egonaldiak aterpetxeetan 5 urtetik aurrera euskaraz eta 6. mailan, ingelesez.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Eskolaz kanpoko jarduerak - Mendi irteerak • Eskola-kirolak: txikirritmoa, multikirola, eskubaloia • Eskola-antzerkia
  • Tailerrak: ipuin-kontalaria, eskulangintza, margogintza… • Panderoa • Fun English • Xakea.Eskola-antzerkia - Ipuin kontalariak eta eskulangintza-tailerrak.

San Ignacio HLHI

San Ignacio
Haur Hezkuntza (A-D) - Lehen Hezkuntza (A-D)

Foruak, 14 - 48992 Getxo
Tel / Faxa: 94 460 32 27
014294aa@hezkuntza.net
http://sanignacioeskola.blogspot.com

Hezkuntza mailak: 2 urteko gelak, Haur eta Lehen Hezkuntza A eta D ereduetan

Ordutegiak:

  • Ordutegi malgua 2 urteko ikasleentzat.
  • Goizez: 9:00-12:30.
  • Jantokia: 12:30-14:30.
  • Arratsaldez: 14:30-16:00.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak: 16:00etatik - 17:00etara, eta jantokiko ordutegian
  • Liburutegia 18:00ak arte.

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Ingeleseko sarrera adin goiztiarretik hasita.

  • Informatika Haur Hezkuntzatik aurrera.

  • Hezkuntza integrala eta arreta berezia jartzen da aniztasunean.

  • Informatika-gela teknologia berriez hornitua.

  • Psikomotrizitate-gela

Pedagokiako proiektuak eta zerbitzuak:

  • Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP).

  • Eskola laguntza proiektua, ikasketa teknika eta errutinen irakaskuntza.

  • Kulturartekotasuna sustatzeko proiektua.

  • Eskola eta geletako liburutegi-proiektuak.

  • Arlo instrumentaletan, lan-kooperatiborako proiektua.

  • Haur Hezkuntzan psikomotrizitatearen garapen proiektua.

  • Informazio, komunikazio eta Teknologien ikastetxe-eredua (IKT)

  • Pizarra digitalak eta ordenagailuak gela guztietan

  • Hiri-baratzak

  • Agenda 21

  • Inguruneko beste programa batzuk

  • Jolas heuristikoa 2 urtekoen geletan

  • Irakurketa-plana

  • Zientzia-tailerrak Haur eta Lehen Hezkuntzan

  • Elkarbizitza- eta koedukazio-proiektuak

  • Euskara sustatzeko proiektua: euskal azoka, euskal musika, literatura eta jolasak

  • E-twining 

Giza Baliabideak:

  • Irakasle egonkorrak eta etengabeko prestakuntzan.
  • 2 urtekoen geletan laguntzaileak.
  • Pedagogia terapeutiko-irakasleak eta logopedak.

Zerbitzuak:

  • Doako eskola-garraioa.

  • Jantokia 2 urtetik gorakoentzat, Hezkuntza Sailak kudeatzen eta diruz laguntzen du.

  • Liburutegia (16:00etatik 18:00etara)

  • Irakurzaletasuna sustatzea

  • Joko didaktikoen tailerra

Instalazioak:

  • Adinaren araberako patioak.

  • Gimnasioa, Kirol-zelaiak, Informatika-gelak, balio anitzeko gela, Psikomotrizitate-gela eta Musika-gela.

Ekintza osagarriak:

  • Eskola liburutegia
  • Antzerkia
  • Azterkosta
  • Eskola-ospakizunak: Olentzero, Inauteriak, Santa Ageda, Liburu eguna, Ikasturteko amaiera festibala.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Kirol jarduerak.
  • Ingelesa, eskulanak, multikirola.
  • Tailerrak.
  • Euskara.
  • Txangoak eta irteera kulturalak.kirol jarduerak.

Larrañazubi HLHI

Larrañazubi
Haur Hezkuntza (A) - Lehen Hezkuntza (A)

Larrañazubi, 2 - 48992 Getxo
Tel / Faxa: 94 491 04 85
014291aa@hezkuntza.net

Hezkuntza-mailak: 2 urtekoen gelak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

Ordutegia: Ordutegi malgua 2 urtekoen geletan. Etengabeko jarduna, 9:00etatik 14:00etara. Jantokia erabiltzeko eta eskolaz kanpoko jardueretan 16:30ak arte ikastetxean bertan egoteko aukera dago.


Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Ingelesa 4 urtetik gorakoentzat.

  • Ikasleei hezkuntza aurrerakoi batean eta balioetan oinarritutako heziketa integrala ematen zaie.

  • Arreta berezia jartzen da dibertsitatean.

  • Pedagogia terapeutiko-irakasleak, aholkularia, logopeda eta hezkuntza-laguntzan adituak.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP) eta hirueleduna.

  • Eskola laguntza proiektua (PROA).

  • Liburutegi proiektua.

  • ESKOLAKO AGENDA 21(EA21) proiektua.

Zerbitzuak:

  • Garraio pribatua.
  • Diruz lagundutako jantokia 2 urtetik gorakoentzat (siesta egiteko aretoak daude).

Instalazioak:

  • Gimnasioa.

  • Informatika-gela. Musika-gela. Liburutegia.

  • Patio zabal eta eguzkitsuak, zuhaitzak eta berdegune zabalak dituen ingurune naturalean:

    - 2 urtekoentzako altzariak dituen patioa;

    - 3, 4 eta 5 urtekoentzako haur-parkea duen patioa;

    - Zuhaitzak eta kirol-jokalekuak dituen patioa Lehen Hezkuntzakoentzat.

    Gimnasio egin berria, informatika-gela.

Ekintza osagarriak:

  • Irtenaldiak eta bisita kulturalak.
  • Igeriketa.
  • Unean uneko ospakizunak eta kanpainak: Udazkenaren Astea, Bakearen Astea, Liburuaren Astea, Olentzero, Santa Ageda, Inauteriak, Ingurumenaren Astea, eta ikasturte amaierako jaia.

Gurasoen elkarteak ikasleentzat antolatutako jarduerak (15:30-16:30):

  • Multikirola • Informatika • Ingelesa • Euskaraz joslastu • Pintura • Multijolasa • Antzerkia
  • Liburutegia.

Familientzat antolatutako jarduerak:

  • Eskolako jaiak.
  • Ikasturte amaierako landa-bazkaria.
  • Gurasoen eskola.

Geroa Ikastola HLHI

Ikastola Geroa
Haur Hezkuntza (D) - Lehen Hezkuntza (D)

Maidagan 32 - 48993 Getxo
94 460 45 90 Faxa: 94 491 40 20
014523aa@hezkuntza.net
www.geroaikastola.com


Hezkuntza-mailak: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (2 urtetik 12ra arteko eskolatzea).

Ordutegia

  • Goizez: 09:00-12:30.
  • Arratsaldez: 15:00-16:30.

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Hezkuntza-laguntzailea 2 urtekoen gelan.
  • Ingelesa 4 urtetik aurrera.
  • Psikomotrizitate irakaslea H. Hezkuntzan. Fisioterapeuta.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Hizkuntza Normalkuntza Proiektua garatzen dugu.
  • Ingurumen-hezkuntza: ESKOLAKO AGENDA 21 (EA21) proiektua.
  • ESKOLA 2.0 proiektua.
  • Hezkuntza proiektua: Haur Hezkuntzan ikuspegi eraikitzailean oinarritutako egistasmoen bidezko metología.
  • Hezkuntza eta aniztasunari erantzuteko laguntza gela. Aholkularia. Logopeda. Pedagogia terapeutiko-irakaslea eta hezkuntza berezirako laguntzaileak.
  • Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP).

Zerbitzuak:

  • Diruz lagundutako jantokia (kudeaketa zuzena).

Instalazioak:

  • Etapa bakoitzerako eraikin bat.

  • Bi jantoki (Haur eta Lehen Hezkuntza).

  • Informatika, Musika eta Plastika gela, liburutegia, antzerkia, ginmasioa, frontoia eta kirolzelaiak.

  • Jolastoki zabalak eta patio estalia (Haur Hezluntza).

  • Ingurune berde zabala: lorategiak eta zuhaitzak.

Ekintza osagarriak:

  • Hezkuntza egonaldiak ingurumen-hezkuntzako ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako maila guztietan eta hizkuntza (euskara eta ingelesa) sendotzeko.
  • Euskal dantzak eta bertsolaritza.
  • Eskola jaiak: S. Tomas, Olentzero, Santa Ageda, Inauteriak eta Euskararen Astea hainbat jarduera kulturalekin.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Margogintza • Eskulanetako tailerra • Musika tailerra • Panderoa • Txalaparta • Ingelesa
  • Informatika • Psikomotrizitatea • Multikirola • Patinajea • Dantza modernoa • Mendi-irteerak eta asteburupasak.

Andra Mari HLHI

Andra Mari
Haur Hezkuntza (D) - Lehen Hezkuntza (B-D)

Santa Marina 12 - 48993 Getxo
Tel: 94 491 14 30
Faxa: 94 491 28 47
Saratxagako egoitza (Haur Hezkuntza): Zientoetxe Errepidea, z / g.
94 460 61 41
014288aa@hezkuntza.net 
www.andramari.net

Hezkuntza-mailak: Bi urteko haurrentzako ikasgelak, Haur eta Lehen Hezkuntza.

Ordutegia:

  • Goizez: 09:00-12:30.
  • Arratsaldez: 14:30-16:00 

Proiektu eta pedagogi zerbitzuak:

  • Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua.

  • Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP).

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, ingelesa komunikazio hizkuntza gisa erabiltzen dute zenbait arlotan.

  • Irrati-tailerra, emanaldiak euskaraz eta ingelesez.

  • Zientzia proiektua.

  • Informazioa, Komunikazioa eta Teknologia berrien proiektua (IKT).

  • Liburutegi proiektua: literatura eta irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra.

  • Kalitatea Hezkuntzan agiria duen eskola

  • Eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologien Heldutasun-maila egiaztatzeko Ziurtagiria dauka

  • Laguntza-gelak, pedagogia terapeutikoko espezialistak eta aholkularia.

Zerbitzuak:

  • Doako eskola-garraioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendekoa
  • Diruz lagundutako jantoki zerbitzua (kudeaketa zuzena).

Instalazioak:

  • Bi jantoki: Haur eta Lehen Hezkuntzakoentzat.
  • Hiru psikomotrizitate-gela.
  • Kiroldegia.
  • Informatikako bi gela, ordenagailuak eta inprimagailuak gela guztietan, Sare Hezkuntzaren ekipamendua: arbel digitalak eta mikroordenagailuak 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako liburutegiaretoak.
  • Musika-gela eta balio anitzeko gela.

Ekintza osagarriak:

  • Eskola-liburutegia.
  • Olentzero, Santo Tomas, Inauteriak, jaiak, mozorroak...
  • Irtenaldiak, egun batzuetako egonaldiak ikastetxetik kanpo.
  • Musika Astea.
  • Liburu Eguna.
  • Euskararen eguna

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Liburutegia • Musika • Euskal dantzak • Multikirola • Mendi-taldea • Dantza modernoa
  • Ingelesa • Margogintza • Eskulanak… irakasle eta monitore euskaldunen ardurapean.

Aixerrota BHI

Aixerrota
Bigarren Hezkuntza (B-D) - Batxillergoa (D)

Peña Santa Marina, 14 - 48993 Getxo
Tel.:94 491 17 86
Fax: 94 491 53 31
zuzendaria@aixerrotabhi.eu
015109aa@hezkuntza.net
www.aixerrotabhi.net

Batxilergoa: 

  • Zientziak eta Teknologia.
  • Giza eta Gizarte Zientziak.
  • Hizkuntzak: ingelesa eta frantsesa.

Berrikuntza eta prestakuntza proiektuak:

  • Ikastetxearen web-orria, dinamikoa eta ikasteko lagungarria.

  • Blogak: Orientazioa, Psikologia, ESKOLAKO AGENDA 21 (EA21), Matematikaren inguruan, Fisika, PARADISE, Zenbakiak, Guraso elkartea…

  • ESKOLAKO AGENDA 21 (EA21). Udal agendaren partaidetza, Eskola Jasangarria Ziurtagiria.

  • Eleaniztasun-proiektua: ENGLISH PROJECT.

  • Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG) proiektua: sukaldea.

  • Parte hartze aktiboa Hezkuntza Sailak antolatutako proiektuetan.

Zerbitzuak:

  • Eskola-garraioa doan DBHn.

  • Jantokia DBHn.

  • Ikasleentzat Interneterako sarrera (WI-FIa) eta Intranet.

Instalazioak:

  • Erizaintza-gela.

  • Bi liburutegi informatizatu (DBH eta Batxilergoa).

  • Telebista eta DVDa ikasgeletan.

  • Lau Informatika-gela.

  • Areto nagusia.

  • Laborategiak: Fisika, Kimika, Natur Zientziak eta Argazkilaritza.

  • Tailerrak: Plastika, Teknologia eta Elektroteknia.

  • Gela espezializatuak: musika, artea, euskara, gaztelera, ingelesa, AULATICE…

  • Kirol-instalakuntza zabalak, estaliak eta irekiak. Frontoia.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Eski ikastaroa Aste Zurian.

  • Kultur astea.

  • Irteera ekologiko eta kultural ugari antolatzen ditugu.

  • Ikasketa-bidaia Batxilergoko bigarren kurtsoan.

Artaza - Romo BHI

Artaza
Bigarren Hezkuntza (A-B-D) - Batxillergoa (A-D)

Amaia Etorbidea, 28 - 48940 Leioa
94 480 10 05 / 94 480 11 56
Fax: 94 431 60 59
Romo Txiki: 94 464 21 94
015111aa@hezkuntza.net
www.artazaromo.com

Hezkuntza-mailak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (A, B, D ereduak). Batxilergoak (A eta D ereduak).

Batxilergoa:

  • Natur eta Osasun Zientziak.

  • Giza eta Gizarte Zientziak.

  • Arte Batxilergoa (Eskuinaldean eta Uribe Kostan zentro bakarra).

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Hizkuntzak:

    • Ingelesa: CAMBRIDGE Unibertsitateko FIRST CERTIFICATEaren prestakuntza (IGE).

    • Euskara: EGA azterketaren prestakuntza (IGE).

    • Alemana.

    • Frantsesa.

    • Arabiera (IGE).

  • Hizkuntza indartzeko bi irakasle.

  • Ingeles-irakurlea.

  • Ikastetxearen web gunea.

Pedagogiako proiektuak eta zerbitzuak:

  • Informazio, Komunikazio eta Teknologien (IKT) ikastetxea.

  • Orientazio zerbitzua.

  • Curriculum anitzeko gelak.

  • Kultura-aniztasuna.

  • Gela iraunkorrak hezkuntzaren premia bereziak dituzten ikasleentzat.

  • Tutoretza espezifikoak.

  • Ikasleen asistentzia hutsegiteen norbanako arreta (asteroko informazioa).

  • Etxerako lanetan laguntzeko proiektua (PROA).

  • Etxerako lanak egiteko laguntza eta orientazioa (PROA).

  • Hezkuntzako Berariaz Sendotzeko Proiektua (HBSP) DBHko Lehen Zikloan.

  • Psikologoa (IGE).

  • ESKOLAKO AGENDA 21 (EA21).

Zerbitzuak:

  • Garraioa (DBH).
  • Jangelak.

Instalazioak:

  • Bi liburutegi, bi Teknologia-gela, bi gimnasio, lau Informatika-gela, arbel digitalak geletan, bi Musika-gela. Laborategiak: Natur Zientziak, Fisika eta Geologia, Biologia, Kimika eta Argazkilaritza. Ikus-entzunezko gela. Ordenagailu bidezko Diseinu-gela, Arte-gela, Pintura tailerra, Marrazketa tailerra, Bolumen tailerra. Futbol eta saskibaloi jolastokiak. Aparkalekua.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Musika jarduerak: Piano eta gitarra ikastaroak. • Irtenaldiak kontzertuetara, entzunaldietara, etab

  • Irtenaldiak antzerkira, museoetara, erakusketa zientifikoetara...

  • Hizkuntza-trukeak: Frantzia eta Alemania.

  • Kirolak: Futbola • Saskibaloia • Eskubaloia • Arte Martzialak • Gimnasia erritmikoa • Eskia

  • Taichia (gurasoentzat) • Gimnasia (gurasoentzat) • Dantza modernoa..

Julio Caro Baroja BHI

Julio Caro Baroja
Bigarren Hezkuntza (A-D) - Batxillergoa (A-D)

Salsidu Etorbidea , 42 - 48991 Getxo
94 430 64 43 Fax: 94 430 64 50
014299aa@hezkuntza.net
www.iesjcbarojabhi.hezkuntza.net

Hezkuntza-mailak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Batxilergoa (unibertsitateko titulu¡ guztietarako sarbidea ematen du)

Batxilergoa:

  • Zientziak eta Teknologia.
  • Giza eta Gizarte Zientziak.

Hezkuntza zerbitzuak:

  • Hezkuntza marko hirueleduna DBHn.
  • Curriculum aniztasunerako gelak DBHn.
  • Hezkuntza bereziaren indartzea DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Ikasleengan jartzen den arreta eta egiten zaien jarraipena estua da, (web gunean asistentziaren informazio jarraia ematen da).

  • Informazio, komunikazio eta Teknologien (IKT) ikastetxea.

  • Zereginen Ikaskuntzarako Gela (ZIG), hezkuntza-premia berezia duten ikasleentzat.

  • Hizkuntza indartzeko irakasleak.

  • Ingelesez eta frantsesez hitz egiteko laguntzaile natiboak..

Berrikuntza eta prestakuntzaprojektuak:

  • Kulturartekotasuna eta bakea bultzatzen dira.
  • Osasunerako hezkuntza bultzatzen da.
  • Ingurumena zaintzea bultzatzen da: ESKOLAKO AGENDA 21 proiektua (EA21).
  • Teknologia berriak bultzatzen dira.
  • Eskola-ortua.

Zerbitzuak:

  • Garraioa (DBH).
  • Jantokia (begiraleak eta irakasleak arduratzen dira jantokiaz, baita zaintzeaz ere).

Instalazioak:

  • Ikus-entzunezko sistema eta sarerako sarbidea gela guztietan.

  • Hutsegiteei, kalifikazioei eta abarrei buruzko banakako informazioa ematen duen web gunea.

  • Jolastoki bikaina: berdegunea, lorategi botanikoa, kirol askotako jokalekuak, eta abar.

  • Liburutegia.

  • Areto nagusia.

  • Elbarrituentzat moldatutako ikastetxea.

  • Aparkaleku estalia bizikletetarako eta aparkaleku itxia motordun ibilgailuetarako..

Eskolaz kanpoko jarduerak

  • Antzerki, museo eta abarretarako irtenaldiak.
  • Estatu Batuekiko eta Alemaniarekiko trukeak (COMENIUS PROGRAMA).

Fadura GLHBI

Fadura
Prestakuntza zikloak (A-D)

Bizkerre, z / g - 48991 Getxo
94 406 90 00
Fax: 94 406 90 01
instituto@fadura.com
www.fadura.com

Prestakuntza zikloak:

  • Erdi mailakoak
    - Kontsumorako ekipo elektronikoak (2.000 ordu): A eredua.
    - Mekanizazioa (2.000 ordu): A eredua.
    - Ibilgailuen elektromekanika (2.000 ordu): A eta D ereduak.
    - Karrozeria (2.000 ordu): A eredua.
    - Erizaintzako zaintza osagarriak (1.400 ordu): A eredua.
    - Osasun emergentziak (1.400 ordu): A eredua.
    - Natur ingurunean gorputz eta kirol-ekintzen gidaketa (1.400 ordu): D eredua.
    - Mantentze-lan elektronikoa (2.000 ordu): A eredua.
  • Goi mailakoak
    - Kirol ekitaldien animazioa (2.000 ordu): D eredua.
    - Mekanizazio bidezko produkzioa (2.000 ordu): A eredua.
    - Osasun-dokumentazioa (1.400 ordu): A eredua.
    - Haur Hezkuntza (2.000 ordu): D eredua.
  • Beste prestakuntza batzuk
    - Prestakuntza-ikastaroak langileentzat (Hobetuz).
    - Prestakuntza-ikastaroak langabeentzat.
    - Eskaeren araberako berariazko ikastaroak enpresa eta instituzioei zuzenduta.

Hezkuntza zerbitzuak:

  • Orientazioa.
  • Zereginetan Trebatzeko Gela (ZTG).

Hasierarako eta lanerako prestakuntzako ikasleen praktikak:

  • Praktikak enpresetan.

  • Praktikak Europan (ERASMUS eta LEONARDO).

Beste zerbitzu batzuk:

  • Lan-esperientziaren errekonozimendua.

  • Trebakuntza Beharrizanen Diagnostikoa.

  • Atzerriko hizkuntza ikastaroak on-line (hiru.com).

Instalazioak:

  • Liburutegia • Laborategia • Gimnasioa • Saskibaloi-zelaia • Jolastoki estalia • Igogailua
  •  Sarbiderako arrapala • Informatika-gelak • Diseinua / CAD ikasgela • Teknologia-gela
  •  Plastika-gela • Areto nagusia • Orientazio Saila (2 orientatzaile).Eskolaz kanpoko jarduerak:

Beste Jarduera Batzuk:

  • Finkatutako lehiaketak: - Gabonetako postalak.
  • Argitalpenak:
    - Urtekaria.
    - Ikastetxeko aldizkariak (Prentsa-tailerra).
  • Elkartasuna: - Garapenerako laguntza-erakundeek proposaturiko sentsibilizazio eta gizalaguntza ekintzetan urteroko parte hartzea.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak:
    - Saskibaloia _
    - Udalarekin koordinatutako ikastaroak 
    - Irteera ekologikoak eta kulturalak 
    - Atzerriko hizkuntzak ikasteko egonaldi eta prestakuntza-bidaiak.
    - Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE).
  • Lorpenak:
    - ISO 9001-2008 – Zilarrezko Q-a. • INVESTORS IN PEOPLE. 
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +