Lehen eta bigarrren irakaskuntzarako ikastetxe pribatuak

Getxoko ikastetxeen gidaliburu interaktiboa

Santísima Trinidad HLBHIP

Santísima Trinidad
Haur Hezkuntza 1,2 (B) - Haur Hezkuntza (B) - Lehen eta Bigarren Hezkuntza (B) - DBH (B)
Algorta etorbidea, 108 - 48991 Getxo

Tel.: 94 491 10 85
Fax: 94 460 57 52

Colsmat@yahoo.es
Trinitariasecretaria@yahoo.es
www.trinitariasalgorta.net


Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Heziketa eleanitza gaztelaniaz eta euskaraz, ingelesa hiru urtetik aurrera eta frantsesa DBHko 1. mailatik aurrera.
  • Hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko harreman hurbilak, errespetuan eta ezberdintasunak onartzean oinarrituta.
  • Irakasle eta gurasoen arteko elkarrizketetarako ordutegi malgua.
  • Irakasleak etengabeko prestakuntzan.
  • Heziketa integrala eta kristau-baloreetan oinarrituta: bakea, askatasuna, solidaritatea, tolerantzia...

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Kabinete psiko-pedagogikoa.
  • Laguntza-gelak: pedagogo terapeutikoa, logopedak eta laguntzaileak dituzte.
  • Hezkuntza Bereziko Esku-hartze Proiektua (HBEP) eta Hizkuntza Indartzeko Proiektua (HIP).
  • Hizkuntzaren tratamendu bateratua. Ikasketa maila egokia eta aniztasunean arreta berezia sustatzen duen heziketa.
  • ESKOLAKO AGENDA 21 proiektua (EA21).
  • Kalitatearen kudeaketarako EFQM eredua ezartzea.

Instalazioak:

  • Jantokia.
  • Liburutegia.
  • Informatika-gela.
  • Musika, plastika eta tecnología gelak.
  • Gimnasioa.
  • Estalitako bi patio.
  • Laborategiak

Ekintza osagarriak:

  • Aterpetxeetako egonaldiak eta ibilaldi ekologikoak, euskara eta ingurumenhezkuntza indartzeko.
  • Eskola jaiak: Gabonak, Olentzero, Inauteriak, Santa Ageda…
  • Eliza-ospakizunak eta ikastetxeko jaia.
  • Indarkeriaren kontrako eskola-eguna.
  • Kanpaina solidarioak.

Eskolaz kanpoko ekintzak:

  • Ingelesa, TRINITY COLLEGEko ziurtagiria ikastetxean bertan lortzeko aukera edo HEOn libretik aurkeztuta azterketarako prestatzeko aukera.
  • Euskara: (gurasoentzat ere).
  • Pintura.
  • Kirola: futbola, saskibaloia, eskubaloia, multikirola, judoa eta gimnasia erritmikoa.
  • EGUZKI taldea: baloreetan eta bizikidetzan oinarritutako prestakuntza.
  • Irakasle eta familien arteko topaketataldeak

San Nikolas Ikastola HLBHIP

San Nikolas
Haur Hezkuntza 1,2 (D) - Haur Hezkuntza (D) - Lehen eta Bigarren Hezkuntza (D) - DBH (D)
Arene Azpi, 15 - 48991 Getxo

94 430 54 78
Fax: 94 430 54 77
snikolas@ikastola.net
www.sanikolas.com

Ordutegia:

  • Haurtzaindegi zerbitzua: 07:30-19:00.

  • Haur Hezkuntza: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30.

  • Lehen Hezkuntza: 09:00-12:30 eta 14:30-16:30.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 08:30-13:30 eta 15:00-16:00.

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantzesa.
  • Euskara: MINTZAMENA PROIEKTUA, ahozkotasuna eta ulermena lantzeko murgiltze goiztiarra. Normalkuntza Plana, EUSKARAZ BIZI.
  • Ingelesa: 5 urtetik gora, ELEANITZ proiektua, TRINITY COLLEGEko zentro azterzailea.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Tutoretza lana: bakarkakoa eta taldekoa. Ordutegi berezia gurasoentzat.
  • Aniztasunari arreta berezia: psikologoa, laguntzaileak, irakasle espezializatuak, orientatzailea.
  • Esperientziadun irakasleak etengabeko prestakuntzan: tutoretza, metodologia berriak, IRALE, teknologia berriak, bizikidetza...
  • Irakurzaletasuna bultzatzeko JUUL proiektua.
  • Ingurumenari arreta: AGENDA 21 proiektua, baserri-eskolak, BIZKAITIK BIZKAIRA, AZTERKOSTA, ibilbide ekologikoak...

Euskararekiko konpromisoa:

  • Beste erakundeekin batera hainbat ekintzen bultzatzaile: EGIZU, SENDI, bertsolaritza, udalekuak, KORRIKA, EUSKARAZ BIZI, Euskararen Astea...

Zerbitzuak:

  • Garraioa.
  • Jantokia, janari egokituak.
  • Lan -haurtzaindegia (1-5 urte).
  • Liburutegi gidatua eguerdietan eta arratsaldeetan.

Instalazioak:

  • Bi eraikin, patio eta jolastoki estaliak, aldagelak.
  • Hiru jangela, txikientzako logelak.
  • Liburutegia, bi informatika-gela, ADSL.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Ingelesa, bertsolaritza, marrazketa, musika eskola, panderoa, balleta...Multikirola, euskal kirolak, futbola, atletismoa, saskibaloia, euskal pilota.

Nuestra Señora de Europa HLBHIP

Nuestra Señora de Europa
Haur Hezkuntza (A) - Lehen eta Bigarren Hezkuntza (A) - Batxillergoa (A)

Goñi Estarta, 3 - 48993 Getxo
94 491 03 92
Fax: 94 460 02 93
colegioeuropa@colegioeuropa.com
www.colegioeuropa.com

Batxilergoa:

  • Giza Zientziak.
  • Gizarte Zientziak.
  • Zientziak eta Teknologia.

Hezkuntza zerbitzuak:

  • Hizkuntzak:
    - Hezkuntza aniztasuna gaztelania, euskara eta ingelesa 3 urtetik.
    - Ingelesa Haur Hezkuntzan, 4 urterekin hasi eta DBHko 2. zikloraino.
    - Hirueledun kanpamendua ikasle txikienentzat ekainaren bukaeran.
  • Informatika:
    - ITAKA proiektua: 3 urtetik aurrera teknologia berriak geletan (arbel interaktiboak).
    - Beste ikasleek bi ordenagailu gela dute eta horietan Internet dago.
    - Plataforma elkarreragilea familia eta irakasleen arteko komunikazio erreminta gisa.

Projektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Aholkularitza psiko-pedagogikoa.
  • Hezkuntza Berariaz Esku Hartzeko Proiekturako gela (HBEP).
  • Hezkuntza errefortzua.
  • Ikastorduetatik kanpo tutoreekin bilerak eskatzeko aukera.

Zerbitzuak:

  • Garraioa.
  • Jantokia (familiei txostenak igortzen dizkiegu).
  • 3 urteko ikasleentzako siesta-gela.
  • Erizaintza.
  • Arreta zerbitzua eta ikasleen zainketa 08:30etik aurrera.

Instalazioak:

  • Jolaslekua.
  • Liburutegia. Laborategia. Teknologia eta Informatika-gelak.
  • Ortua.
  • Kirol-pistak.

Ekintza osagarriak (eskolak - orduetan):

  • Ikasle guztiek irteera kultural bat izango dute hiruhilabetean behin.

  • ÓPTIMO proiektua: maila bakoitzak iraupen luzeko ekintza bat izango du (bizikidetasuna, igeriketa, bela, hipika, eskia, surfa, barnetegia, ikasketa bidaia…).

Eskolaz kanpoko ekintzak:

  • Dantza, judoa, futbola, saskibaloia, esgrima, ingelesa, euskara, haurrekin sormena lantzeko tailerrak, ipuin-kontaketa, marrazketa, informatika…

"El Tilo" ikastetxeto gurasoen elkarte (IGE):

  • Beti ikastetxearekin lan egiteko eta laguntzeko prest. 

Azkorri HLBHIP

Haur Hezkuntza  (B) - Lehen eta Bigarren Hezkuntza (B) - Batxillergoa (A)

Zientoetxe, z/g - 48993 Getxo
94 491 18 29
Fax: 94 491 10 16
secretaria@azkorri.com
www. azkorri.com

Hezkuntza-zerbitzuak:

  • Hezkuntza eleanitza.
  • Balioetan oinarritutako heziketa.
  • Familiekin harreman zuzena.
  • Esperientziadun irakasleak eta etengabeko prestakuntzan.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Psikopedagogiako kabinetea.
  • Laguntza-gela.
  • Pedagogia terapeutikoaren gela.
  • Harrera-gela 8:00etatik aurrera.

Zerbitzuak:

  • Garraioa.
  • Jantokia hezitzaileek zaindua. Sukaldea daukagu bertan.

Instalazioak:

  • Kirola egiteko instalazioak.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Kirol eta kultura jarduera ugari (autobus zerbitzua).

Madre del Divino Pastor HLBHIP

Haur Hezkuntza (B) - Lehen Hezkuntza (B) - DBH (A-B)
A -B ereduak

Gobela, 17 - 48930 Getxo
94 463 19 10
Fax: 94 480 70 77
dp@planalfa.es
www.mdpastor.info

Ordutegia:

  • Haurtzaindegi-zerbitzua: 08:00-09:00.
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: 09:00-13:00 eta 15:00-17:00.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 08:30-13:00 eta 15:00-17:00.

Proiektu eta zerbitzu pedagogikoak:

  • Pedagogia terapeutiko irakaslea.
  • Psikologoa.
  • Ikaskuntza indartzeko irakaslea.
  • Hezkuntza bereziko laguntzaileak.
  • Abegi-gela goizeko 08:00etatik aurrera.
  • Jantokia.
  • Irakasle finkoak eta etengabeko prestakuntzan.

Berrikuntza eta prestakuntza proiektuak:

  • Osasunerako hezkuntza: “ERABAKITZEKO EZAGUTU” Formazio psikoafektiboa arlo sexualean eta tabako, alkohola eta beste sustantzia batzuen erabileran eta gehiegizko kontsumoan. Drogamenpekotasunaren prebentziorako “ORDAGO” proiektua. Ekimen biak Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude.
  • Inguruaren errespeturako hezkuntza: “URA”. Uraren erabileran hezi eta sentsibilizatzeko proiektua, DBHko ikasleentzat.
  • “EUSKARAZ HITZ EGIN”. Euskararen erabilera ikasgelaz kanpo sustatzeko proiektua.
  • 3 urtetik aurrera ingelesa eta DBHko 1.mailatik frantsesa.

Instalazioak:

  • Kapera.
  • Jantokia.
  • Informatika-gela (Internet).
  • Liburutegia.
  • Teknologia-gela.
  • Musika-gela.
  • Laborategia.
  • Gimnasioa.

Eskolaz kanpoko jarduerak:

  • Euskara. Ingelesa. Multikirola. Boleibola. Txikirritmoa. Sormena lantzea. Gitarra. Futbitoa

Ibaiondo BHIP

Heziketa-zikloak: erdi mailakoak (A) eta goi mailakoak (A)

Venancio Echevarria, 18
48930 Getxo
Tel. / Fax.: 94 463 65 07
ibaiondo@ibaiondo.net
www.ibaiondo.net

Titulu ofizialak (Diruz lagundutako zentroa)

Irakaskuntza arautua:

  • Erdi mailakoak: Administrazio kudeaketa.
  • Goi mailakoak: Web aplikazioen garapena. 

Irakaskuntza ez arautua: 

  • LANBIDEko (INEM) ikastaroak: Informatika eta Administrazio ikastaroak lanean daudenentzat eta langabeentzat.
  • HOBETUZ ikastaroak: Informatika eta Administrazio ikastaroak lanean daudenentzat eta langabeentzat. 

Beste erakundeen ikastaroak: 

  • Informatika helduentzat: Office, Internet etab.
  • Hizkuntzak: ingelesa.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +