Aurkezpena

Bulego Nagusia

tangora etxea

Telefonoa: 944 660 017
E-maila: lankidetza@getxo.net
Tangora Etxea. Algortako etorbidea, 98, 48991, Algorta (Getxo)

Zer da

Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloa Lehendakaritza Arloaren barruan sortu da, udalak garapenerako lankidetzan izan beharreko politika orientatzeko eta garatzeko asmoz. Garapeneko, sentsibilizazioko eta larrialdi-laguntzetako proiektuak biltzea eta bultzatzea dira Lankidetza Arloaren funtzioak, garapen bidean dauden herriei zuzendurik, haien garapenean laguntzeko asmoarekin betiere.

Helburuak

2008-2011ko Legealdi Planean jasota dagoen bezalaxe, Garapenerako Lankidetza Arloaren helburu estrategikoa da Getxoko Garapenerako Lankidetzako programa kontsolidatu eta bultzatzea. Horretarako hurrengo ekimen hauek garatzen ditugu:

  • Udal aurrekontuko sarreren %0.7a zuzentzea Garapenerako Lankidetzara
  • Getxoko herritarrak garapenerako heztea eta sentsibilizatzea
  • Bidezko Merkataritza bultzatzea Udalaren barruan zein Getxoko herritarrren artean, oro har
  • Lantaldetik koordinazio eta aholkularitzako lana bultzatzea udalerriko GKEekin
  • Egoera ahuleko herrialdeetako pertsonen bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea
  • Larrialdi edo laguntza humanitarioko egoerak arintzera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea
  • Generoko ikuspegia baloratzea irizpide gisa garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak emateko orduan
  • Generoko adierazleen eranskina jasotzea diru-laguntzen urteko deialdian
  • Euskal Fondoan parte hartzea, proiektuak finantzatuz eta bere Zuzendaritzako Batzordeko kide izanez
  • Oporraldiak Bakean programak, Saharako umeak hartzeko programak eta Europako ekialdeko umeak hartzeko programak bultzatzea
  • Diruz lagundutako proiektuak ebaluatzeko eta jarraitzeko lanak egitea
  • Lankidetzaren arloan lan egiten duen udal elkarte-ehuna indartzea

Konpromisoak

Garapenerako Lankidetza Arloak honako hau egiteko konpromisoa hartzen du:

  • Udalaren betebehar morala den aldetik, gizarte egoera larriak bizi dituzten herrialdeekiko elkartasuna geure egitea.
  • Herrialde horietako herritarrek bere arazoei aurre egiteko duten gaitasuna handitzen duen aholkularitza teknikoa sendotzea.
  • Iparraldeko herrialdeekiko (GBH) Lankidetza laguntzea garapen ekonomiko edota garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzako programak, garapenerako lankidetzarekin lotutako erakunde edo organismoak sustatu eta finantzatuta.
  • Berdintasun, elkarlaguntza eta erkidego bakoitzaren berezko kultura eta nortasunekiko begiruneko irizpideak ezartzea, Hegoaldeko herrialdeetan garapena sustatzen dutenak.
  • GGKE, elkartasuneko kolektibo eta Garapenerako Lankidetzarekin lotutako bestelako erakunde eta organismoekin koordinazio eta laguntzako harremanak sustatzea.
  • Gizarte partaidetza estimulatzea informazio egoki edota ingurunea egoera ahulenak dituzten herriekin elkartasunerantz sentsibilizatzera zuzendutako kanpainen bitartez.
  • Justizia, berdintasun eta tolerantzia bezalako baliotan oinarritutako gizarte bizikidetzaranzko aldeko iritzi giroa sor dadin laguntzea.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +