Berriak

Jakiren eta produktu higienikoren bilketa

2018/01/16

Jakiren eta produktu higienikoren bilketa Sahararen aldeko Euskal Karabanarako

Saharako biztanleek pairatzen duten elikadura-krisia arintzen laguntzeko, ATFAL, Getxoko Sahararen aldeko Elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, jakiak eta produktu higienikoak biltzeko ohiko kanpaina antolatu du. Aurreko urteotan bezala, jaki iraunkorrak bilduko dira, horien artean, arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekaleak, eta produktu higienikoak (konpresak eta helduentzako oihalak). 

Kolaboratu nahi duten pertsonek aipatutako produktuak eraman ahal izango dituzte Gobelako eta Fadurako kiroldegierara, gaurtik, urtarrailaren 16tik otsailaren 15era bitartean. Ikastetxeak ere parte hartzen ari dira ekimenean,  produktuak batzen. 

Informazio gehiago ATFAL elkartearen 658 751 359 telefono zenbakian. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +