Berriak

51.000€ko diru-laguntza

2017/11/30

51.000€ko diru-laguntza Euskal Fondoarentzat

 

Getxoko Udalak Euskal Fondoari, euskal entitate kooperanteen elkarteari 51.000€ko diru-laguntza ematea onartu du,  Nikaraguako Tipitapa udalerriko bi auzotan heltzen den euri-ura biltzeko sistema hobetzeko proiektu baterako (268.817€ko zenbatekoa), urtez urte eragiten dituzten kalteak murrizte aldera. Gainera, inguruko bizi-lagunen kalitatea hobetzera lagunduko du proiektuak, herritarrengan gaixotasunak eragiten dituzten eltxoen hazkundea txikituko baitu.

Esku hartzearen ondorioz hobariak 6.328 pertsonentzat izatea aurreikusten da. Horietatik 3.480 emakumeak dira eta gainontzekoak gizonak.  

Getxoko Udala 2001ean sartu zen Euskal Fondoan eta orain arte sustatutako jarduera gehienak Nikaraguako Tipitapa udalerrian eraman dira aurrera. Orain arte Getxok emandakoa, besteak beste, auzo batzuetan saneamendu azpiegiturak egokitzeko, liderrak hezteko eta udal planifikazioa sustatzeko izan da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +