Berriak

36.000€ko diru-laguntza ATFAL elkartearentzat

2017/07/26

36.000€ko diru-laguntza ATFAL elkartearentzat

Getxoko Udalak Sahararen aldeko ATFAL elkarteari 36.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du, hurrengo hiru jardueratarako. Lehenengoz familia getxotarrekin uda ematera saharar haurrak ekartzen dituen Oporrak Bakean ekimenera zuzentzeko, bigarrenez,  Argeliako Tindoufen dauden Saharako populazio errefuxiatuaren aldeko giza ekintzako proiektu baterako, eta hirugarrenez urteroko karabana solidariorako. “Helburua da kanpamenduetan bizi diren sahararren bizi-baldintzak hobetzea, behar bereziak dituztenei eta adin gabekoen osasunari lehentasuna ematen. Gogoratu behar da, Udala senidetuta dagoela Sahararekin 1996. urtetik udalbatzan aho-batez hartutako akordioaren bidez”, nabarmendu du Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak.   

Onartutako diru-laguntzak, lehenengoz,  adingabeen osasuna hobetzeko Oporrak Bakean programa sustatzen segituko du. Horren bitartez, aurten bost ume sahararrek emango dituzte uztaila eta abuztua familia getxotarrekin. Bigarrenez, oinarrizko elikagaien hornidura kanpamenduetan dauden Hezkuntza Bereziko Zentroen lanaindartuko da, besteak beste, jostunen eta aroztegi tailerrekin. Azkenik, diru-laguntza saharar errefuxiatuen kanpamenduetara jateko produktuak, eta higienikoak eramaten dituen urteroko karabanarako ere izango da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +