Berriak

SolidaridUP proiektuari

2017/07/24

SolidaridUP proiektuari buruzko bideo bat sarituta tokiko ekimenei buruzko SOStenibles lehiaketan

Zabalketa GKEak sustatutako eta Getxoko Udalak diruz lagundutako SolidaridUP proiektuari buruzko bideoak tokiko ekimenei buruzko SOStenibles lehiaketaren bigarren saria lortu du. UNESCO Etxeak, Garapeneko Lankidetzako Euskal Agentziaren laguntzarekin, antolatutako lehiaketak Garapen Iraunkorrerako Munduko 2030 Agenda lortzen tokitik laguntzen duten ekimenak saritzen ditu. 

Zabalketak SolidaridUPi buruz egindako bideoa bigarren ekimen interesgarritzat jo dute, Getxon mugimendu solidarioa sustatzea helburu duen proiektua erakusten baitu, kalteberatasun-egoeran daudenei laguntzeko asmoz antolatutako ekimenak, egoerak horrek beren esparru sozial, emozional eta materialean duen eragina murrizteko. Gainera, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuen artean.

Garapen iraunkorrerako helburuetatik hiru hauek sustatzen ditu: 1. GIHa (pobrezia desagerraraztea), 10. GIHa (desberdinkeriak murriztea) eta 17GIHa (aliantzak Helburuak lortzeko). 500 €ko saria ekimen horretarako izango da.

Une honetan SolidaridUP proiektuan 16 komertzio hartzen ari dira parte, horien artean, ile-apaindegiak, kafetegiak, arropa dendak edo liburu-dendak eta sei ekimen solidario jarri dira abian.

Proiektuan udalerrian egoitza duten hurrengo 10 GKE hartzen ari dira parte: ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea, San Martin de Tours Misioetako taldearen elkartea; Ayuda Más; BILADI Palestinaren aldeko elkartea, ECCA Romo, Educo, Entreamigos-Lagun Artean; Perualde; Taldeka Lagunduz eta Zabalketa.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Du0mF9pSy94&t=2s

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +