Oporrak Bakean

Lehenik eta behin, adierazi behar dugu 1994. urteaz geroztik Getxoko Udala Bir Ganduzko dairarekin senidetuta dagoela. Erabaki hori 1994. urteko ekainaren 24ko Osoko Bilkuran hartu zen. Horrela, bada, Getxok Sahararekin senidetuz, lehentasunezko harremana izatea erabaki genuen.

1996. urtetik aurrera, Saharako umeek oporraldiak Getxoko udalerriko familiekin batera emateko programa egin izan dugu (1998. urtean bakarrik eten da ustez erreferenduma egin behar zutelako). Hala ere, 1999. urtea arte, eta proiektuaren jarraitutasuna dela kausa, ez da lankidetzako hitzarmena formalizatu Getxo Pro-Sahara ATFAL elkartearen eta Getxoko Udalaren artean. Horrela, elkartea programa horren kudeaketaz eta antolaketaz arduratuko da.

Helburuak

  • Oporrak: Neska-mutil sahararrek ahalik eta gehien gozatzeko programa egingo da. Kontuan izan behar da, haur horien oporraldia dela, eta kasurik gehienetan, ume horiek errefuxiatuen kanpamendutik irteten diren lehen aldia da, eta aldi berean, hemen topatuko duten errealitatea beraientzat guztiz ezezaguna da.
  • Osasuna: Komenigarria da, eta askotan beharrezkoa neska-mutilei eta beren laguntzaileei azterketa medikoa egitea. Eta hala dagokion kasuetan, arreta, tratamendua eta suspertzea bermatu.
  • Saharako errealitatea ezagutaraztea: Programa honen helburu garrantzitsuenetakoa da. Hain zuzen ere, gure herritarrei honakoa ikusarazi nahi zaie: Saharak bizi duen errealitatea, kultura, erlijioa, erbesteratuak egoteko arrazoia, bizi dituzten baldintzak, beren lurra berreskuratzeko dituzten aukerak...


Horretarako, beharrezkoa da ume horiek hemengo familietan barneratu eta beste neska-mutil eta pertsona nagusi batzuekin hartu-emanak izatea eta udalerrian ekintza irekiak egitea. Horretarako nahitaezkoa da programaren berri ematea eta elkarte, erakunde eta boluntario taldeak programaren baitan hartzea. Horrela, hainbat ekimen abian jartzen lagun dezakete.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +