GKEak

 Getxoko Udalak, batez ere, GKEen bitartez gauzatzen du bere kooperazioa; politika ezberdinen koordinaziorako eta bateratze-lana egitko kooperaziorako Lan - Taldea dauka.

Zer da

Kontsulta izaerako organoa da hau. Bere baitan Garapenerako Lankidetzarekin zerikusia duten gizarte sektoreen sentsibilizazioa eta esku hartzea bilatuko ditugu. Halaber, gai honetan administrazio publikoek maila ezberdinetan egiten dituzten ekintzak, elkartasuneko ekimenak edota herritarren ekimenak, oro har, koordinatzen ditugu.

Funtzioak

  • Udalerrian dauden organismoak ordezkatzea.
  • Lankidetza Arloari aholku ematea gai honetan udalerrian esku hartzeko premiei eta lehentasunei buruz, eta gai honetan administrazioak proposatu ahal dizkion gainerako kontuei buruz.
  • Egoki deritzen txosten, iradokizun, azterlan eta proposamen guztiak egitea.
  • Lankidetzari buruz udalerrian egiten diren ekimenak koordinatzeko tresna izatea.

Araudia

  • Idazkaritza lanak: idazkaritza lanak lankidetzako udal teknikariek egingo dituzte. Lan horiek ondokoak dira:
  • Batzar arrunten deiladia eta gai zerrendarako proposamena egitea.
  • Lan-batzarren dinamizazioa.
  • Aktak egin eta bidaltzea.
  • Logistika (batzar aretoa erreserbatzea).
  • Batzarrak deitzea: lan-batzar arrunten deialdia idazkaritzari dagokio. Gutxienez 15 egun lehenago eta gehienez hilabete bat lehenago egingo da deialdia. Batzar bakoitza amaitzean, hurrengo lan-batzarreko eguna finkatuko da.
  • Lantaldeko kide den edozein entitatek aparteko batzarrak deitu ditzake, baldin eta arrazoiak nahikoak badira eta gutxienez astebete lehenago deitzen badira.
  • Gutxienezko quoruma: laneko batzarrak egiteko, kide diren entitateen %40ak parte hartu behar du gutxienez. Bestela, batzarra astebete atzeratuko da.
  • Lan-batzarren iraupena: lan-batzarrek 2 ordu iraungo dute gehienez.

Aktak

 Kideak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +