Beste kanpainak

"Maien Aro Berria, herri baten aldarrikapen eta borrokak"

http://www.entreamigos-lagunartean.es.gt/expoeusk/index.htm

Iristear da maien aro berria, hamahirugarren zikloa osatzen baita aurte, Oxlajuj B´aqtun, 5.000 urte baino gehiago iraun duena.

Aldaketa horren ateetan, Guatemala, Belize, El Salvador, Honduras eta Mexikoko zati batean ezarritako indigenek indarrez eusten diete beren ohitura eta lurrei, espainiar konkistaz geroztik pairatzen dituzten gizarte-bidegabekeriak jasaten dituzten bitartean.

Oso una garrantzitsua da hau maien kulturarentzat, aro berri bat baitator eta, aldi berean, beren borroka aldarrikatzeko abagunea baita.

“Argi txikiak” dokumentala

Indiako Dalit kasta ukiezinari buruzko lan hori Taldeka Lagunduz GKE getxotarrak egin du eta horretarako Getxoko Udalaren 11.200 euroko diru-laguntza eduki du, sentsibilizazio eta/edo garapeneko heziketako proiektuen 2011ko deialdiaren barruan. Dokumentalaren helburua getxotarrei dalitek bizi duten apartheid sozialaren errealitatea ezagutaraztea da eta baita aipatutako GKE aurrera eramaten ari den proiektuen kokapena, hain zuzen ere Anekalgo erralitatea ere. Udalerri hori Karnataka Estatuaren Hegoko distrituan dago, Bangaloretik 80 kilometrora hegoalderantz.

Dokumentalak dalit biztanleek bizi duten erdi-esklabotasunaren egoera larria erakusten du, tartean, tokiak, pertsonak eta esperientziak, Taldeka Lagunduz taldeak udalerri horretan hezkuntzan, etxebizitzan edo osasun mailan sustatzen ari den proiektuen berri emateaz gain.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +