Kudeaketa sistemak

Erreferentziatzat hartzen den gestio sistema EFQM Modeloa da, 9 irizpide (5 agente-irizpide, 4 emaitza-irizpide) eta 32 azpi-irizpidez osatua.

EFQM-a (European Foundation for Quality Management) 1998an sortu zen Europako 14 konpainia handienen presidenteen esku, Europar Komisioaren laguntzarekin. Bere misioa, Europan bikaintasun sostengarria sustatzen duen indarra izatea da. Gaur egun, 800 erakunde baino gehiago dira fundazio honen kide, multinazional eta konpainia nazional garrantzitsuetatik unibertsitate eta ikerketa institutuetara. Fundazioak, bere papera jokatzen du, gako gisa, Europako erakundeen efikazia eta efizientzia handitzeko, euren aktibitateen aspektu guztietan kalitatea indartuz eta Kalitatearen hobekuntzaren garapenean lagunduz. 

Estimulu honen parte bezala, EFQMak (Belgikan kokatutako fundazio bat) urtero ematen du Europako Kalitate Saria, erabakitze irizpide gisa EFQM Bikaintasun Modeloa erabiliz. 

Euskadin, EUSKALIT da Bikaintasunaerako Euskal Fundazioa, eta kanpoko ebaluazioren batean 400 puntu edo gehiago lortzen dituzten erakunde publiko zein pribatuei sariak ematen dizkie.

Getxoko Udaletxeak, azken legegintzaldietan zehar, zalantzarik gabe apustu egin du udal gestioaren modernizazioagatik, 2000-2003 tartea hartu zuen lehenengo Kalitate Plan bat ezarriz, 2004-2007 tartea hartu zuen bigarren bat eta 2008-2011 hirugarren bat, Legegintzaldi Planaren barne dagoena. Hiritarrei eskainitako zerbitzuen multzoaren etengabeko hobekuntzarako esfortzu honek, aitorpen handia izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q-a jasotzerakoan, kanpo ebaluazio baten bidez eta EFQM bikaintasun modeloan oinarrituz, 400 puntu baino gehiago lortzen dituzten erakundeei ematen dien saria. 

Prozesu honetan bultzatutako aldaketen multzoak, administrazio tradizional bat moderno batean bihurtzea du helburu, hiritarrei zuzendutakoa, arreta hurbil eta pertsonalizatuarekin eta arina, eskuragarria eta eraginkorra aldi berean. Sail eta funtzioetan oinarritzen den gestio tradizionaletik, prozesuetan oinarritutako gestio betetara pasatzeaz tratatzen da, non prozesuetan erakundeko sail eta zerbitzu ezberdinek interakzio egiten duten.

Gainera, Udaletxeak, Gestioa egiaztatzen duen ISO 9001:2008 araupean dauden hainbat Zerbitzu/prozesu biltzen ditu. Konkretuki hurrengo zerbitzuak dira: Kontratazioa; Udal Artxiboa; BABak (OAC); Diruzaintzako Ordainketa eta kobratzeen gestioa eta Udal Turismo Bulegoa (Q Turistikoa daukana baita ere).

Certificado ISO 9001Certificado IQ net

Arrigunaga eta Ereagako hondartzak ISO 14001 ingurugiro araupean daude, BFA-ren sistema integratuan. 

Gainera, Udal Artxiboak Sinestamendatutako Zerbitzu Karta bat dauka.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +