Aurkezpena

Kalitate sailaren lehenengo helburua, Getxoko Udaletxean modernizazio eta kalitate prozesuak sustatzea, koordinatzea eta hedatzea da. Guzti hau, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetu eta dauden errekurtsoak optimizatzeko helburuarekin, horrela, efikazia eta efizientzia maila egokiak lortuz. 

Kalitatea edo Bikaintasuna, edozein erakunderen aktibitatea artikulatzeko Gestio estrategia bat da. Getxoko Udaletxean, 1998. urtetik etengabeko hobekuntzaren bidea hartu zen hurrengoak lortzeko: gestioa hobetzea eta hiritarren eta Interes Taldeen itxaropen eta beharrei moldatzen diren zerbitzu hobeak eskaintzea. 

1999. urtean  Udaletxeak, bere Gestio modeloaren erreferentziatzat, EFQM Modeloa hartzeko erabakia hartu zuen.

EFQM eredua

Gainera, Bikaintasunaren oinarrizko Kontzeptuak (lehenago Kalitate Osoaren Oinarriak deituak), gure esfortsuak bideratzen saiatzen dira:

  • Emaitza orekatuak lortzea
  • Hiritar eta gure zerbitzuen erabiltzaileentzako balioa eranstea
  • Ikuspegi, inspirazio eta zintzotasundun liderra izatea
  • Prozesuak kudeatzea
  • Arrakasta erakundeko pertsonen bidez lortzea
  • Kreatibitatea eta Berrikuntza hedatzea
  • Itunak garatzea
  • Etorkizun sostengarri baten erantzukizuna hartzea
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +