Kalitate plana

Kalitate Plana, Legegintzaldi Planeko Helburu estrategikoetako batean garatzen da, Gestio Bikaintasunari buruz diharduena eta zeharkako izaerarekin, hurrengo helburuak bete nahi dituzten ekintzak biltzen dituena:  erakundearen gestioaren hobekuntza eta Getxoko hiritarren behar berrietara eskainitako zerbitzuen egokitzapena. 

Legegintzaldi Planak, Gobernu Taldeak udalerriaren inguruan duen ikuspegian aurrera egiteko ardatz nagusiak biltzen ditu, hauek, hau egiteko estrategikoak iruditzen zaizkion helburu estrategikoetan banatuz, Legegintzaldian zehar garatu beharreko estrategia zehatzak eta hauek zein proiektu edo ekintza lerrotan eusten diren zehaztuz. 

Horrela, Legegintzaldi Planak, agerian uzten du, Udaletxearen estrategiaren, Gobernu taldeak jarraitzen dituen helburuen eta ekintza konkretuen arteko harremana, honetarako epeak eta arduradunak ezarriz. 

Legegintzaldi Plana, Gobernu Taldearen eta erakundeko erantzukizun handieneko pertsonen gestiorako tresna bat da, eta zuzendaritza politiko eta teknikoko organoek hau jarraitu, gestionatu eta ebaluatu egin behar dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +