Hurrengo ekitaldiak
    Ez da sarrerarik aurkitu agendan
Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

Q-epea: Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunaru buruzko V. Biltzarra

Q-epea: Herri Administrazioetako Kudeaketaren Bikaintasunaru buruzko V. Biltzarra

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ERRONKA BERRIAK Q-epea KONGRESUAREN HURRENGO EDIZIOAN

 

Maiatzaren 22an eta 23an, kudeaketa-arlo honetako erreferentziazko profesionalek esparru publikoko erronka horiek aise gainditzeko gakoak eskainiko dituzte.

Hizlarien artean egongo dira, besteak beste, Enric Bias (Fturlaben zuzendaria-UA), Luis Petrikorena (Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaria), Domingo García-Maza (Jaume I. Unibertsitateko Filosofia eta Soziologia departamentuko zuzendaria) eta Koldobike Uriarte (Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza-proiektuen arduraduna), eta beren esperientziak partekatuko dituzte, gainerakoek ikas dezagun.

Urratsak ematea, politika berriak kudeatzea, berritzea, horiek dira kongresuak proposatuko dituen gure ingurunea hobetzeko gakoak, erronka berriak gainditzeko.

Administrazio publikoen kudeaketa-bikaintasunari buruzko Q-epea kongresuaren V. edizioa Gasteizko Villasuso jauregian egingo da. Aurreratutako inskripzioa egiteko epea, dagoeneko irekita dago: qepea.net/congreso/eusk            

  

270 parte-hartzaile baino gehiago

Aurreko edizioaren balorazio oso positiboa egin zuten 270 parte-hartzaile baino gehiagoek. Estatu osoko erakunde publiko eta pribatuak elkartu ziren Q-epean: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, enpresa publikoak, aholkularitzak, hezkuntzako profesionalak, etab.

Esperientziak partekatzea, praktika onenari saria

Kongresua aukera praktiko ona da erreferentziazko profesionalekin eta beste erakunde batzuetako profesionalekin esperientziak partekatzeko, hala nola haiengandik ikasteko.

Izan ere, erakundeek beren esperientziak eta arrakasta-kasuak aurkezten dituzte. Jardunbide egokien Sariak 3 onenak hautatzen ditu. Onenak Q-epea saria jasotzen du, urtez urte garrantzitsuagoa bihurtzen ari den saria dena.

«Beti uste izan dugu esperientziak, partekatuz gero, errealagoak direla, handiagoak direla. Q-epea kongresuaren formatua eskuragarria eta oso baliotsua da pentsamolde hori dugun pertsonentzat; alegia, gure ezagutza areagotzeko eta aplikatzeko joera irmoa dugunentzat». JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO. OSAKIDETZA BILBOKO ESKUALDEA. 2012KO Q-EPEA PRAKTIKA ONENARI SARIAREN IRABAZLEA

Alerta Laranja

Haizeagatik haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan igandeko 21etatik astelehenera 03etara

Por viento desde las 21 horas del domingo, 10 de Diciembre, hasta las 03 horas del lunes, 11 de Diciembre

-por riesgo marítimo costero: Navegación para los dos primeras millas desde las 12 hasta las 24 horas del lunes, 11 de Diciembre

AVISOS AMARILLOS

Por viento domingo 10: de 12 a 21 horas .

Por viento lunes 11 de 03 a 24 horas

Por riesgo marítimo-costero : Navegación para las dos primeras millas desde las 06 hasta las 12 horas.

Informazio gehiago

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +