Osoko Bilkura zuzenean

Udaleko apirilaren 27ko osoko bilkura zuzenean ematea 

Goiko irudiaren gainean sakatuz, Getxoko Udaleko udalbatzaren saioaren emankizuna zuzenean ikus dezakezu, 2017ko apirilaren 27koa.

Eguna: 2017ko apirilaren 27a, osteguna.

Ordua: 16:00

Gai-zerrenda: 

  • 62.- Getxoko Udalbaltzak 2017ko martxoaren 29an egindako aurreko ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena. 

Lehendakaritza eta Gizarte Zerbitzuak

  • 63.- EH-BILDU udal taldeko bozeramailea aldatu dela jakinaraztea. 

Ogasuna, Kontuak, Ekonomia-Sustapena, Giza Baliabideak, Hezkuntza, gazteria eta Euskara

  • 64.- Aurrekontuaren idaketak finantzatzeko asmoz 2016ko Udal Aurrekontuaren likidazioarekin lortutako Diruzaintzako gerakina 2017ko denboraldian (lehenengo hiruhilekoan) gastu orokorretarako erabiltzea dela eta, finantza-iraunkortasunaren txostena.
  • 65.- KE/2017/07 kreditua erantsiarazteko dekretuaren kontu ematea. 
  • 66.- Hainbat dekreturen berri ematea: aurrekontua gehigarrizko kredituz baliatuta aldarazi. 
  • 67.- Familiei laguntza bereziak emateko kreditu gehigarria onesteko proposamena, jabekideen erkidegoen gastuak ordaindu ahal ditzaten.  
  • 68.- Kreditu gehigarria onesteko proposamena, Euskal Herria kalearen bide-berrantolaketa burutzeko. 
  • 69.- Etxebizitza hutsen zentsua egiteko kreditu gehigarria onesteko proposamena.

Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak eta Ingurumena

  • 70.- Xehetasun Azterlana, “Neguri” izeneko 11. zenbakidun banaketa-aldean dagoen Trenbidea etorbideako 17. zenbakiko eraikina ordezkatzeari buruzko, behin betiko onesteko proposamena. 

Mozioak eta Interpelazioak

  • 71.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Errekaganeko pabiloiak eraitsi eta herriko parke berria eraikitzea.
  • 72.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: umeentzako jolastokietako segurtasuna. 
  • 73.- GUK eta EH Bildu udal taldeek elkarrekin batean aurkeztutako mozioa: Ongi Etorri Errefuxiatuak delakoak antolatutako ekitaldien alde egitea. 
  • 74.- GUK eta EH Bildu udal taldeek elkarrekin batean aurkeztutako mozioa: espedientea egindako suhiltzailea.
  • 75.- EH Bildu eta GUK udal taldeek elkarrekin batean aurkeztutako mozioa: Erromoko gaztetxearen alde.  
  • 76.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa: Oier Gomez preso gaixoaren egoera. 
  • 77.- Ciudadanos udal taldeak aurkeztutako mozioa: Getxoko udalerrian dantza-soinuari eragitea.   

Galde-Eskeak 

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +