Dokumentuetara iristeko herritarren eskubideak eta betebeharrak

Erabiltzaileen eskubideak

Artxiboko dokumentuetarako sarbidea librea da adin nagusiko herritar guztientzat, dokumentuetara bildutako administrazio prozesuetan alderdi interesatua badira edo datuak behar badituzte edo ikertu nahi badute.

Herritarrek eskubidea dute Udal Artxiboko dokumentuak kontsultatzeko. Eskubide horren muga bakarrak dira dokumentuen izaeratik, dokumentuen kontserbazio egoeratik edo indarreko legeriak ezarritako mugetatik eratorritakoak.

Sarbide askeko espedienteetan sarbidea izan nahi baduzu, NANa edo beste nortasun-agiriren bat soilik aurkeztu beharko duzu, kontsulta formalizatzeko eta horren erregistroa gordetzeko.

Sarbide murriztuko espedienteetan sarbidea izan nahi baduzu, agiri baten bidez egiaztatu beharko duzu kontsultatu nahi duzun espedientearekin lotura duzula eta interes legitimo eta zuzena duzula.

Erabiltzaileen eginbeharrak

  • Behar den moduan identifikatzea eta kontsulta erregistratu ahal izateko beharrezko datuak ematea.
  • Jarraibideei eta orientzaioei jaramon egitea eta Udal Artxiboko funtzionamendu arauak betetzea.
  • Kontsultatzen diren dokumentuak errespetuz eta arretaz erabiltzea.
  • Instalazioak errespetuz erabiltzea.
  • Kontsultak behar den moduan artatzeko beharrezko datuak eta informazioa ematea.
  • Udal Artxiboan harrera egiten dion langileari tratu egokia ematea, kontsultaren emaitza gorabehera.
     
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +