Biografia

Imanol Landa

Imanol Landa Jaureginaiz, Getxoko alkatea. Areetan bizi naiz. Baina 13 urte nituenera arte Romon bizi izan nintzen eta horregatik lotura berezi bat daukat auzo horrekin. Gobela Ikastolan ikasteaz gain, Algortako San Nikolas Ikastolan eta Aixerrota Institutuan ere ikasi nuen. Hortaz, Algorta eta Andra Mari nire gaztetako ingurunearen eta garaiko lagunen parte dira. 

Donostian, EHUn Zuzenbideko lizentziatura egin nuen, eta Deustuko Unibertsitatean graduondoko ikastaro bat egin eta gero, Bilboko bulego profesional batean abokatu ibili nintzen 8 urtez.

2007ko, 2011ko eta 2015eko maiatzean ospatutako azkeneko hiru udal-hauteskundeetan getxotarren gehiengoaren babesa lortu nuenez gero, nire herrialde den Euskadiko herririk erakargarrienaren alkatea naiz.

Nire emazteak, bi alabek eta semeak osatzen dituzte nire pasioa, bizitza eta energia.

Egia da 50 urte betetzear nagoela, baina, hala ere, U2 taldeaz gozatzen jarraitzen dut, 20 urte nituenean egiten nuen modu berean. Etxekoen artean, Ruper Ordorika da nire aukera, haren zale amorratua bainaiz; gainera, azkenaldian, Mikel Urdangarin eta Eñaut Elorrietaren jarraitzailea ere banaiz. Eta ez naiz Getxo Soundeko gure jendeaz ahazten. Getxon antolatzen ditugun musika-jaialdi guzti-guztiez gozatzen dut. Eta Getxo tartean sartzen duten Getxophoto bezalako ekimenek liluratzen naute.

Euskararekin, gure hizkuntzarekin, maiteminduta nago, eta batez ere, euskalkien musikaltasun ezberdinak entzuteaz gozatzen dut, bertsolarien ahotik entzunda, adibidez. Are gehiago, getxotarrak badira, Xabi, Fredi Paya edo Jone Uria bezala.

Nire herritik gauez zein egunez ibilaldiak egitea atsegin zait, bizikletaz edo oinez. Familiarekin eta lagunekin mendi-ibiliak egitea gogoko dut, hala nola Gorliz-Armintza ibilbidea.

Sare sozialak eta blogak aurkikuntza handiak izan dira niretzat.  Horiek eskaintzen dituzten aukerak mugagabeak dira: partekatu, trukatu, eztabaidatu… Horren ildoan, 2006ko abuztuan nire blog pertsonala sortu nuen: www.ilanda.info. Egunero elikatzen saiatzen naiz. Geroago beste kontu batzuk sortu nituen:

Facebooken, Twitter-en, Youtuben, Flickr-en… ere Getxoko herritar guztien eskura nago. Imanol Landaren Bloga.

alkatetza@getxo.eus

 

Alerta Laranja

Haizeagatik haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan igandeko 21etatik astelehenera 03etara

Por viento desde las 21 horas del domingo, 10 de Diciembre, hasta las 03 horas del lunes, 11 de Diciembre

-por riesgo marítimo costero: Navegación para los dos primeras millas desde las 12 hasta las 24 horas del lunes, 11 de Diciembre

AVISOS AMARILLOS

Por viento domingo 10: de 12 a 21 horas .

Por viento lunes 11 de 03 a 24 horas

Por riesgo marítimo-costero : Navegación para las dos primeras millas desde las 06 hasta las 12 horas.

Informazio gehiago

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +