Agurra

Imanol LandaLerro hauen bidez Getxoko Udalaren webgunera ongietorria egin nahi dizugu. Gure tresna nagusia da udalerriaren errealitatea ezagutzera emaneta kanpora zabaltzeko, izan ere, Bizkaian biztanle gehien dituen (80.000 biztanle) hirugarren udalerririk handiena da eta, zalantzarik gabe, bizitza-kalitaterik onena eskaintzen duena.

Getxo Ibaizabal ibaiaren kanpoaldeko Abrarantz dagoen bokalean dago eta, horregatik, itsasorako bizi den udalerria da; tarteka hareatzak, itsasertzeko paseo luzeak eta labar ikusgarriak dauzka. Horiek, gainera, lehen mailako ekipamendu eta baliabide turistikoek aberasten dituzte, esate baterako, Bizkaiko Zubiak “puente colgante” izenez ezagutzen denak. Munduko zubi garraiatzailerik zaharrena da eta UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu duen bakarra. Beste alde batetik, Getxoko Kirol Portua ere badago, Euskal Autonomia Erkidegoan pantalan kopuru handiena du eta itsasoan zeharreko bidaien turismorako sarbidea da. Algortako portu zahar tradizional eta kutunak ere marinelen kutsu berezia du.

Horrez guztiaz gain, hirigintza atsegina dauka, arkitektura berezia, eta horren ezaugarri da Euskal Herrian XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eraiki ziren Europako hainbat estilotako jauregi eta luxuzko etxeen arkitekturaren edertasuna. Bilborekin komunikazio bikaina dauka, ia hogei minutu eskasera baitago metroz joanez gero, baita aireportuarekin, BEC nazioarteko azoka-esparruarekin, Euskalduna Jauregiarekin, Bilboko Guggenheim Museoarekin eta autobideen sare orokorrarekin. Ez da harritzekoa Getxo izatea Bilbo Metropolitarraren inguru osoan bizitzeko lehenesten den lekua, baita kanpotik datozenek eta Getxok eskaintzen duen guztia ezagutu nahi dutenek bisitatzeko ere, Getxok gauza ugari baititu eskaintzeko.

Webgune honetan aurkituko duzu horren guztiaren informazio osoa eta zehatza; askok ez bezalako xarma duen udalerriaren errealitatea agertzen du leialki. Gainera, udalerria modernizatzeko prozesu betean dago, kirolerako ekipamendu, ekipamendu sozial, ekonomiko eta kultural berriak ditu, besteak beste, Getxoko antzoki berria, Romoko kultur etxe berria edo BiscayTIK ezagutza zentroa. Getxoko lehen jarduera ekonomikoa eta garrantzitsuena zerbitzuen sektorea da (merkataritza, ostalaritza eta turismoa).

Hortaz, gaur egun, Getxo bisitarientzako interes aparteko lekua da eta bizilagunen elkarbizitzarako sekulako herria.

Web-orri honen asmoa, hala ere, udalaren kudeaketa hobetzeko tresna nagusi bihurtzea ere bada. Gure herritarrekin komunikatu eta harremanak izateko tresna da, etxetik mugitu beharrik gabe kudeaketak burutzea, udalaren kudeaketaren alderdi nagusiak ezagutzea, proiektu eta ekimen berrien inguruan jakitea eta biztanleek oharrak, kexak eta iradokizunak aurkeztea ahalbidetzen duena. Horrez gain, gizarte sareek eskaintzen dituzten aukera berriak ere balia daitezke horretarako.

Hitz batez esatearren, ongi etorri gure webgunera eta, beraren bitartez, Getxo gure herrira.

alkatetza@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +