Berriak

Getxoarte 2018

2018/10/04

1.- Aurkezpena

Getxoarteren aurtengo ekitaldia oso berezia izango da, eta aldaketa izango du ezaugarri nagusi. Dakizuenez, azken lau urteotan, Getxoarte hiru egunez ospatu da leku bakarrean, aretoko formatuan, baina hemendik aurrera, ekimen hau Getxo osora zabalduko da urte osoan zehar. Izan ere, urte hasieratik lan bizia egin da aurtengo proposamena eraberritzeko. Aurten hainbat jarduera berri izango ditu hainbat lekutan; ekimen globala sortu dugu. Helburu nagusia ez da izango artea erakutsi, baizik eta ikasi. Hori dela eta, ikerketa eta arte-egoitza bekak sustatu ditugu, gazteekin eta adinekoekin lan egin dugu eta gure programak buruz behera jarri ditugu ekimen guztiz berria sortzeko asmoz.

Urriaren 6an eta 7an Programa Eszenikoa abiatuko da El Respiraderoren eskutik. Ekimen horren bitartez arte eszeniko garaikideak bultzatuko ditugu. Esperimentatzeko espazioak sustatu eta publikoei arte-ikuspegi berriak gerturatuko dizkiegu.  Areetako Geltokia plazan arte eszeniko eta performatiboen 20 sortzaile bilduko ditugu eta proiektu honetarako hautatuak izan diren bost bekadunen lana ere izango da ikusgai. Ekintzak, dantza, performancea, gorputz-lengoaia, ahotsa, tailerrak eta parte-hartzeko saioak izango dira protagonista bertan.

Urrian ere, Programa Kuratoriala jarriko dugu martxan. Komisarioen lana da horren ardatz nagusia, egungo artearen arloan ezinbestekoa delako. Lan horretan sakondu egingo dugu bi ekimenen bitartez. 

Batetik, Galeriak proiektuan aukera eman diogu Bizkaiko Okela arte-kolektiboari erakusketa berezia komisariatzeko. Oskola Parau izena hartuta, belaunaldi ezberdinetako zazpi artista bildu dituzte gune berezian: Punta Begoña Galeriak, interes arkitektoniko eta historiko handiko gunea. Erakusketa horretan hartu-emanak bultzatuko dira, eta beste irizpide batzuk ere izan dira kontuan hori eratzeko, esaterako generoa, euskararen erabilera eta bertoko artisten parte-hartzea, besteak beste. Bestetik, Lazada ekimena abian jarri dugu programa kuratorialaren barruan. Proiektu berri horretan komisarioen lanaren inguruko espazioa sortu nahi izan dugu. Eztabaida egiteko gunea izango da, Romoko Kultur Etxean , abenduaren 14tik 16ra.

Bitartekaritza Programari dagokionez, publikoak sortu eta artearen mundura gerturatu nahi ditugu hezkuntzaren profesionalen eskutik. Tailerrak, lan egiteko espazio irekiak eta lan-dinamikak sortu ditugu hiru ekimenen bitartez: kolektibo bereziei zuzendutako laboratorioak, arte batxilergo ikasleekin egindako #Extraescolar lan-taldea eta zarhartze-aktiboko Jubil*Arte lan-taldea, adineko pertsonei zuzenduta.

Arte-egoitzen programa ere berria dugu aurten. Horren barruan Proszenia beka sortu dugu proiektu eszenikoa bultzatzeko Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolarekin elkarlanean. Bitartekaritza eta artistaren eta udal erakunde baten arteko elkarlana ditugu horren ardatzak.

Erakusketa programari esker Torrene erakustaretoa sartuko dugu Getxoarteren eskaintzan eta horri esker, komisarioen eta artisten arteko lana luzatuko dugu, baldintza profesionaletan. Aurten, Getxoarte Bilduma 2017ko saria irabazi zuen Paco Chanivet artistaren lana izango dugu ikusgai bertan.

Azkenik, Aretoa erakusketan, orain arte Getxoartek eskaini duen arte-erakustaldia plazaratuko dugu Romoko Kultur Etxean, azaroaren 14tik 16ra. Bertan, 10 artisten lanak izango ditugu ikusgai. Aurten, aukeratutako proiektu-kopurua gutxitu dugu kalitatearen aldeko apustua egiteko. Beraz, aldaketa ugari dakar aurten Getxoarte, eta espero dugu artistek, profesionalek eta publikoek denez goza dezaten.

2.- Galeriak: Oskola Parau

- Urriaren 5etik azaroaren 4ra
- Punta Begoñako Galerietan
- Ordutegia: 
          11:30-14:30 / 17:00-20:00 (astelehen, asteazken eta ostegunetan)
          11:30-14:30 / 17:00-21:00 (ostiral, larunbat eta igandeetan)

Ekimen hau Getxoko Punta Begoña Galerietan Euskal Herriko artista garaikideen erakusketa bat egitean datza. Proposamen honek errealitate eta behar zehatzei erantzuteko asmoaz jaiotzen da. Izan ere, Getxoko artista kopurua nabarmenki zabala izanda ere, horien arteko hartu-eman eta testuinguru eraketak hutsune nabarmenak dituela antzeman izan du talde bultzatzaileak, OKELA Sormen Lantegia, hain zuzen ere. Horri erantzunez eta nortasun handiko espazio historikoak funtzio berriz hornitzeko, Galeriak proiektuak jaiotzen da

Erakusketa honek zazpi artisten parte hartzea izango du, antolatzaileok artista bakoitzaren karrera, lana eta berezitasunei arreta jarriz egin dugu aukeraketa. Hurrengo baldintzak bermatuko dituen erakusketa antolatu nahi izan da: belaunaldi ezberdinetako artisten parte hartzea, modu honetan beraien arteko ezagutza eta informazioaren transmisioa modu naturalago batean emateko eta beti ere genero perspektibarekin lan egin da. Metodologia konkretu batei jarriki gauzatuz joan da erakusketa, hau da, ez da erakusketa soil bat izango. Antolatzaileen eta komisario baten lana uztartuz, hiru egunetako formazio-saioak egin dira eta horietan artistek bata bestearen lana ezagutu eta muntaia eta ekarriko diren piezak zehaztuz joan da.

OSKOLA PARAU izenpean, erakusketak honen isla izan nahi du: espazio naturaletik irteteko nahia eta baita artisten, espazioaren eta inguruaren artean harreman berriak sortzekoa. Gainera, metafora izan nahi du gaur egun ohikoa den egoera erakusteko: gure esparru artistiko hurbilenean bizi dugun dilema, erakusketa areto asko izanik ere, ekoizten ari diren artista ugarien lanak erakusteko programazio eta baldintza onik ez daude horietan. Hala, ermitauaren oskola edukiz hornitzeko abiatuko da Galeriak.

Artisten aukeraketa Aimar Arriola komisario independenteak eta OKELAko kideek elkarlanean burutu dute. Lanen kalitatea eta gaiarekiko duten interesa kontuan hartuz, beti ere OKELAK aipatutako irizpideei jarraituta: belaunaldien artekotasuna, generoa, euskararen erabilera eta bertako artisten parte hartzea.

Talde bultzatzailea

OKELA Sormen Lantegia Bilboko San Frantzisko kalean kokatzen den eztabaida, ikerketa, esperimentazio eta difusio artistikorako espazio da, hiru artista plastiko eta bisualek kudeatzen dutena: Sahatsa Jauregi, Irati Urrestarazu eta Izaro Ieregi. 2014ko apirilaz geroztik, sormenerako lantegi bilakatu den antzinako harategi bat da OKELA, bere aspaldiko nortasuna mantentzen duena, izenak ere hala adierazten duenez. Taldearen izaera kritiko, eraikitzaile, euskaldun eta feminista duen lan eremua. Arte garaikide lokalean oinarrituta, artisten saretzea bultzatzeko asmoaz jaio da, arte eragileen eta herritarren arteko elkarkidetza eta harreman eremuak eskainiko dituen topaketa.

Aukeratutako artistak:

- Dani LLaría
- Elisabeth Dominguez Ran
- Eztizen La Cruz
- Jone Loizaga & Taxio Ardanaz
- Julen Agirre Egibar
- Marc Vives
- María Muriedas

3.- El Respiradero

- Urriaren 6an eta 7an
- Areetako Geltokia plaza
- Ordutegia: 
10:00-22:00 (hilak 6)10:00-14:00 / 16:30-20:00 (hilak 7)

EL RESPIRADERO, Getxoarte 2018 Programa Eszenikoaren baitan, gorputzari buruz modu praktikoan hausnartzeko proposamena da, espazio eta denbora batean garatzen dena. 48 ordu ekintza, dantza, performance, ahots, hitzetarako, arnasa hartzeko eta entzuteko. Arte eszeniko eta ikus-entzunezkoetan diharduten 20 artista eta talde baino gehiago publikoari irekitako formatu esperimentalean: mintegiak, parte hartzeko saioak eta deialdiaren bidez hautatutako proiektuetan ortutako emaitzen erakusgarria.

EL RESPIRADERO zer den jakin nahi baduzu,har ezazu aire ahokada bat eta eutsi egiozu zeure birikietan, gehiagoezin duzun arte... orduan oso azkar askatu behar duzu. Ondoren airea osoazkar hartzeko esango dizut, intentsitate handiarekin, eta astinduko zaituen oihu izugarri batekin askatu beharko duzu. Zeure ahotsa da. Arnas horrek, eten egiten bada ere, mugitzera bultzatzen bazaitu, egizu. Egizu, bibratu arte. Bota izerdia. Une horretan beste batzuk gonbidatu behar dituzu zurekin batera arnas har dezaten.

EL RESPIRADERO komisario displaybat da, talde mailako egite egitura bat, ukimen eta frikzioko halamoduzko bat, kontrajaialdi bat, gorputzaren erabilerei buruz hitz egin, begiratueta partekatzeko espazio bat ahalbidetzen duen euskarri bat. Espazio publikoa aprobetxatzeko leku gisa proposatutako tresna bat da, arte eszeniko, performance eta poesiari lotutako proposamenen multzo bat aktibatu, gainjarri eta izendatzea aktibatzeko erabilitakoa.

Jarduera eta proposamen orokateatu egingo dira eskaleta ireki etamalgu batekin, lanaren elementu tekniko guztiak argitan geratuz. 23 eragile,talde eta artista arituko dira lanean plaza publiko batean proposatutako formatu esperimental batean, lur teknikoarekin eta karpa batekin. Publikoa batzuetan subjektu aktiboa da, beste batzuetan ikusle; batzuetan sorm eneragile izango da eta, beste batzuetan,besterik gabe, ez da egongo.

Artista parte-hartzaileak:
- Olatz Crespo
- Beatriz Setién
- Elena Aitzkoa
- Mar Reykjavik*
- Oihana Altube & Javier Vaquero
- Dani Hernández & Abraham Hurtado & Alberto Alonso
- Aimar Pérez Galí & Jaime Conde Salazar
 - Marc Vives
- Spoken Word Bilbao
- Irati Inoriza
- Laura Llaneli
- Alexander Arilla Velázquez*
- serpiente
- Marion Cruza*
- Luz Prado*
- L-R
- Horman Poster
- Colectivo Qualquer
- Equipo Jeleton
- Joan Morey
- Javier Martín
- Niño de Elche
- Antes Collado

* Deialdi publiko bidez aukeratu dira, eta epaile gisa egon dira Isabel de Naverán eta Julia Morandeira ikertzaileak.

4.- Aretoa

- Abenduaren 14, 15 eta 16an

- Romoko Kultur Etxea

ARETOA erakusketa Gexoarte-Praktika Garaikideen Aretoa ekimenaren helburuen oinordea da, baina oraingo honetan hautatutako proiektu-kopurua murriztu egin da kalitatearen aldeko apustua egiteko. 

ARETOA erakustaldiak artea eta praktika plastiko garaikideak hedatzeko eta sustatzeko helburuarekin abian jarri da. Horretarako, arte plastikoekin lotutako hamar proposamen aukeratu dira, oso garaikideak, eta forma mistoak edo metodologia esperimentalak ikertzen dituztenak. Proiektuak  topaketa eta erakusketa formatu batean ikusgai izango dira.

ARETOA izeneko ekimenak bere lan esparrua berritu du eta hala, hausnarketarako espazio bihurtuko da, praktika artistikoarekin lotura duten proposamenen inguruan hausnartzeko hain zuzen ere. Erakusketa espazio honekin batera komisarioen topaketak egingo dira, eta mintegiak, tailerrak eta saio magistralak egongo dira, parte-hartzaileek kalitatezko esperientzia profesionala izan dezaten.

ARETOA programa artisten profil zehatz bati zuzenduta dago: merkataritza ordezkapena dutenei eta ez dutenei, ibilbide profesionala hasteko prozesuan baldin badaude. Praktika artistiko garaikidearekin eta ikerketa praktikoko prozesuekin lotura duten proiektuak aukeratuko dira (pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioa, zeramika, grabatuak, etab). Proposamenak indibidualak edo kolektiboak izan ahalko dira.

Gainera, ARETOA programaren barrua Getxoarte eskuratze saria izango da. Gazte artisten ibilbideari laguntzeko eta artisten ibilbide hasierako obren babesa errazteko,  aukeratutako artisten lanak kontuan hartuz, erakutsiko diren obretako batek sari gehigarri bat jasoko du Getxoko Kultur Etxearen eskutik.

Saria 2.000,00 eurokoa izango da (zergak barne) eta lana Getxoarte-Artium bildumaren barne sartuko da. Obra hori, ezarritako hitzarmenaren arabera, Arabako Artium Bildumako biltegian kalitatez sartzeko proposatuko da. Saria hutsik geratu ahal izango da, epaimahaiak egokitzat jotzen baldin badu. Epaimahairen erabakiaren aurka ezin da errekurtsorik egin.

Hautatutako artistak:

Zuhar Iruretagoienak (artista eta EHUko irakaslea) eta David Armengolek (komisarioa eta arte-kritikaria) osatutako Getxoarte 2018ko ARETOA programaren epaimahaiak honako 10 artista hauek aukeratu ditu:

- Gala Knörr Sierra (Gasteiz)

- Cristian Alexander Guardia Jacinto (Madril)

- Davinia Velasco Reina (Madril)

- Ana Arsuaga Arambarri (Bilbo)

- Iván Gómez Gutiérrez (Bilbo)

- Marian Garrido Herrojo (Madril)

- Sofía Montenegro Bolín (Madril)

- Marta Van Tartwijk Crespo (Madril)

- María Muriedas Díez (Gamiz-Fika; Bizkaia)

- Abel Jaramillo Arévalo (Medina de las Torres; Badajoz)

5.- Lazada

- Abenduaren 14, 15 eta 16an
- Romoko Kultur Etxea

Estatu-mailan, jarduera kuratorialak ez dauka testuinguru zehatzak komisario gazteen topaketak garatzeko. Hori dela eta, harreman horretan sakondu nahi du, networking-a sortu eta komisaroei gerturatu nahi die ARETOA programan aukeratutako artisten lana eta euskal testuingurua erakutsi.Komisarioen lana da LAZADAren ardatza, lan hori ezinbestekoa baita egungo artearen munduan. Horretarako, Romo Kultur Etxeak komisariotza kritikoaren topagune bilakatuko da eta, ekitaldi bakoitzean, gai nagusi bat jorratuko da. Hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak, irekiak edota itxitak, egingo dira bertan, besteak beste.
  • Anna Manubens
  • Jesús Alcaide
  • Jugo
  • Raisa Maudit
  • Christian Fernández Mirón
  • María Ptqk
  • David Armengol
  • Zuhar Iruretagoiena
  • Priscila Clementti
  • Mercedes Pimiento
  • Iker Fidalgo
  • Adonay Bermúdez
  • Sonia Fernández Pan
  • Semíramis González
Halaber, LABORATEGIAK ekimenaren emaitzen erakustaldia
Horman Poster
Maider Aldasoro & Ane Rodríguez

6. Bestelako ekimenak

Urtean zehar, Getxoarteren programen barruan dauden zenbait ekimen abian jarri dira:

Bekak eta deialdiak:

El Respiradero: programa honen barruan bost proiektu hautatu dira beka eszenikoen bitartez, lan-esparru profesionalak sortzeko asmoz. Hautatutako proiektuek 1.000 euro bana jasoko dute.
Proszenia: 5.000 euroko beka da pieza/proiektu eszenikoa garatzeko Andrés Isasi Musika Eskolarekin elkarlanean. Proiektuaren xedeak bitartekaritza eta elkarlana izango dira.
Aretoa: Arte plastikoak bultzatzeko asmoz, ARETOA programan parte hartuko duten artistek 700 euro bana jasoko dute.

Laborategiak:

Ekimen honen ardatza  udaleko zenbait kolektibo eta eragilerekin lan-taldeak sortzea da, esaterako udaleko Gazteria saila eta Immigrazio eta Kultura-artekotasun zerbitzuarekin. Halaber, zahartze-aktiborari lotutako programazioak ere abian jarriko dira.


#Extraescolar: 

Getxoko ikastetxe bateko 17 eta 18 urteko arte-batxilergoa ikasten duten gazteekin eginiko lan-taldea da.


Torrene Aretoa:

Erakusketa-programaren barruan, Torrene Aretoa artista gazteen banakako proiektuen erakusleiho bilakatuko da. Aurten, iazko Getxoarte sariaren irabazle atera zen Paco Chaniveten Postcapitalism Relics proiektua ikusgai egongo da bertan.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +