Berriak

Tailerra gazteentzat

2018/09/17

Banakako eta taldeko identitateei buruzko tailerra gazteentzat

Datorren urriaren 7an abian jarriko da bitartekaritza eta arte eszenikoei buruzko ekimena, 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, GetxoArtek eta Getxoko Udaleko Zurrumurruen kontrako Estrategiak antolatuta.

 

Eraikitzen gaituzten hitzak izenburuarekin, helburua izango da banakako eta taldeko identitateei, kidetasun anitzei, estereotipoei eta aurreiritziei buruz hausnartzea eta pieza bat sortzea. Horretarako, sormen prozesu bat garatuko da, irudian, antzerkian, dantzan, musikan, gizarte sareetan, multimedia munduan eta abarretan oinarrituta. Horretan, gazteak lan kolektibo baten protagonistak izango dira. 

Horman Poster kolektiboak (Matxalen de Pedrok eta Igor de Quadrak) gidatutako prozesua urriaren 7an hasiko da GetxoArteren El Respiradero izeneko gunean, Areetako Geltokia plazan, 14:00etatik 16:30era (bazkaria barne). 

Egitarauak sei saio izango ditu. Hasierako saioaren ondoren GetxoArten lau topaketa gehiago egingo dira (urriaren 21ean, azaroaren 11n eta 25ean, eta abenduaren 2an, igandeak, 16:30ean hasita). Amaiera ekitaldia abenduaren 14an izango da Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etan. 

Parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar dute www.getxo.eus/actividades webgunean. Informazio gehiago .

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +